48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

77/2009 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, Fontellasko Udalaren Musika Eskola sortu eta jarduteko baimena ematen duena.

Fabiola Lasheras Navarro Fontellasko jarduneko alkate-udalburuak eskaera egin du herriko Udal Musika Eskola sortu eta jarduteko baimena eman dadin.

Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak aldeko txostenak eman ditu.

Nafarroako Foru Komunitateko musika eta dantza eskolen sorrerari eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko arauak ezartzen dituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 22. artikuluak araututakoa kontuan hartuta.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Fontellasko Udalaren Musika Eskola sortu eta jarduteko baimena ematen da, 2008-2009 ikasturtearen hasieratik aurrera.

2. Hezkuntza Departamentuko Musika eta Dantza Eskolen erregistro berariazkoan ikastetxearen datu hauek inskribatuko dira:

Ikastetxeen kodea: 31013483.

Izena: Fontellasko Udalaren Musika Eskola.

Helbidea Konstituzioa kalea, 1.

Herria: Fontellas.

Udalerria: Fontellas.

Titularra: Fontellasko Udala.

Baimendu diren ikasketak: Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren 48.3 artikuluan ezarritakoak, ondoko ikasgai hauekin:

a) Oinarrizko eskaintza, abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 9. artikuluko 1. ataleko a), b) eta c) letretan ezarritako antolamenduari jarraikiz:

-Instrumentu-praktika: eskusoinua, gitarra, pianoa, saxofoia eta tronpeta.

-Instrumentu-praktikaren musika prestakuntza osagarria: musika-hizkuntza.

-Ahots eta instrumentu jarduerak taldean: abesbatza eta instrumentu taldea.

b) Oinarrizko eskaintzan ez dauden beste ikasgai batzuk (9.2 artikulua): Musikaren hastapenak 4 urtetik 7 urtera bitarteko ikasleentzat.

3. Eskolak bere ikasketetarako -eskusoinua, gitarra, pianoa, saxofoia, tronpeta, musika hizkuntza, abesbatza eta instrumentu taldea- aurkeztu dituen programazio didaktikoetan sartuta daude prestakuntzako mailatik laugarrenera bitartekoak, biak barne, baina Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak adierazi duenez, ez dira jaso erdi mailara eta hirugarren etapara iragateko kurtsoari buruzko alderdiak, Eskolako Plan pedagogikoan aurreikusitakoak; hortaz, eskolako zuzendaritzak osatu egin beharko ditu programazio horiek eta hilabeteko epean bidali Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, erdi mailara eta hirugarren etapara iragateko kurtsoari buruzko alderdi pedagogikoak barne dituztela.

4. Ebazpen honen 3. atalean ezarritako erregistro datuak eta instalazioak aldatzeko, Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da, 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan araututakoari jarraikiz.

5. Foru dekretu horren 31. artikuluan aipatutako kasuetan, eskolaren baimena baliorik gabe uzten ahalko da.

6. Ohartarazten da ezen, 421/1992 Foru Dekretuaren 20. artikuluarekin bat, eskolaren titularra den entitateak ordainduko dituela haren gastuak.

7. Administrazioaren ebazpen honen kontra administrazio publiko interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko du, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe aurretik errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9. Ebazpen hau igortzea Fontellasko alkate-udalburuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Arte Ikasketen Atalari, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Atalari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Informazioa Kudeatzeko Bulegoari eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegoari.

Iruñean, 2009ko otsailaren 20an.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.

Iragarkiaren kodea: F0911088