48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

417/2009 EBAZPENA, otsailaren 24koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Plastal Spain, S.A. enpresak Tuterako udal mugapean plastikoak eraldatzeko eta piezak fabrikatu eta pintatzeko duen instalazioaren Ingurumen baimen integratua aldatzen duena, eskatutako aldaketaren ondoren instalazioak izanen duen konfigurazio berriari egokitzeko.

Ingurumeneko zuzendari nagusiak abenduaren 19an emandako 2378/2008 Ebazpenaren bidez, Ingurumen baimen integratua eman zen Tuterako udal mugapean plastikoak eraldatzeko eta piezak fabrikatu eta pintatzeko. Jardueraren titularra Plastal Spain, S.A. da.

2008ko urriaren 13an, titularrak eskatu zuen Ingurumen baimen integratuaren baimenean pintura biltegi berri bat sartzeko, hasierako baimenean ez zegoena.

2008ko irailaren 4an titularrak eskatu zuen metalezko ontzi kutsatuen hondakinak sortzeko sailkapenetik kentzeko.

Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak, Kutsaduraren aurkako Aurreneurri eta Kontrol Integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluan ezarritako irizpideei jarraikiz, uste du aldaketa horiek ez direla funtsezkoak eta, beraz, ez dela beharrezkoa beste Ingurumen baimen integratu bat ematea.

Dena dela, pintura biltegia aldatuz gero, suteen kontra babesteko aurreneurriak behar dituzten jarduerak eginen dira. Aurreurri horiek titularrak duen Ingurumen baimen integratuan jaso behar direnez, beharrezkoa da hura aldatzea.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105. eta 106. artikuluek ezartzen dutenez, administrazio publikoek beren egintzak alda ditzakete, betiere aldaketa antolamendu juridikoaren kontrakoa ez bada, kasu honetan gertatzen den bezala, zeinetan, gainera, aldaketa Ingurumen baimen integratuaren titularrak eskatuta egin baita.

Aipatu den agindu juridikoa ikusirik eta ingurumen arloko eskumenak Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiari, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko zuzendariari eskuordetzen dizkien urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Plastal Spain, S.A. enpresak Tuterako udal mugapean altzairuzko plastikoak eraldatzeko eta piezak fabrikatu eta pintatzeko jaso duen Ingurumen baimen integratua aldatzea, eskatutako aldaketaren ondoren instalazioak izanen duen konfigurazio berriari egokitzeko. Aipatu baimena Ingurumeneko zuzendari nagusiak azaroaren 6an emandako 2132/2007 Ebazpenaren bidez eman zen.

2. Aldaketak ez du ukitzen hasiera batean emandako Ingurumen baimen integratuaren indarraldia, eta 2015eko azaroaren 6an bukatuko dena. Berritu nahi izanez gero, titularrak indarraldia bukatu baino hamar hilabete lehenago, gutxienez, berritzeko eskatu beharko du, erregelamenduz ezarriko den prozedura administratiboari segituz.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez dio administrazio bideari bukaera ematen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epe horiek ebazpen honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Plastal Spain, S.A.ri, Tuterako Udalari, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari eta Nafarroako Larrialdietako Agentziako Babes Zibilerako Zuzendaritzari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko otsailaren 24an.-Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura daude Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (Iruñeko Armada etorbidea, 2, behea, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzua, 7. solairua) eta Nafarroako Gobernuko web atarian, hain zuzen ere Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren sailean, "Ingurumen baimenak" kontsulten atalean.

Iragarkiaren kodea: F0911330