48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

22/2009 FORU AGINDUA, martxoaren 6koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak emana. Honen bidez onesten dira Nafarroan 2009. urtean eginen diren zinematografia eta ikus-entzunezko arte jaialdi eta jardunaldiak antolatu eta burutzeko laguntzen deialdia eta deialdiaren oinarri arau-emaileak, 18.000 euroko gastua baimentzea eta foru agindu hau eta bere eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laguntza horiek lehia bidezko prozedurari jarraikiz emanen dira.

Ikusirik Kultura Ekintza Zerbitzuak emandako txostena, non proposatzen baita Nafarroan 2009. urtean egiten diren zinematografia eta ikus-entzunezko arte jaialdi eta jardunaldiak antolatu eta burutzeko laguntzen deialdia eta deialdiaren oinarri arau-emaileak onetsi, 18.000 euroko gastua baimendu eta foru agindu hau eta bere eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta kontuan harturik hala helburua nola baldintzak betetzen direla, bai eta gastua baimentzeko legeak ezartzen dituen betebeharrak ere, eta kontuan harturik, halaber, espedientean kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ageri dela.

Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 126/2007 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Nafarroan 2009. urtean egiten diren zinematografia eta ikus-entzunezko arte jaialdi eta jardunaldiak antolatu eta burutzeko laguntzen deialdia onestea.

2. Deialdiaren oinarri arau-emaileak onestea.

3. 18.000 euroko gastua baimentzea laguntzak emateko, ekitaldi honetako gastuen aurrekontuko "Foru Komunitatean dauden zinema jardunaldi guztiak bultzatzea" izeneko A0000-A00000-4816-334100 kontu-sailaren kargura.

4. Foru agindu hau igortzea Kultur Ekintza Zerbitzura, Deialdi eta Laguntza Atalera, Ogasunak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Deialdi honen eta bere oinarrien kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

6. Oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2009ko martxoaren 6an.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak Nafarroan zinematografia eta ikus-entzunezko arte jaialdi eta jardunaldiak antolatu eta burutzeko sustapena emateko asmoz deialdi hau egin du, gehienez ere 18.000 euroz hornituta. Honako hauek dira

OINARRIAK

1. Xedea eta helburua.

1.1. Deialdi honen xedea Nafarroan 2009. urtean egiten diren zinematografia eta ikus-entzunezko arte jaialdi eta jardunaldiak antolatu eta burutzeko laguntzak ematea da.

1.2. Jaialditzat hartuko dira jardunaldi, aste eta erakusketak, eta orokorrean produkzio zinematografikoa eta ikus-entzunezkoena sustatu eta hedatzea xede duten antzeko jarduera guztiak.

2.-Aurrekontua eta zenbatekoa.

2.1. Diru-laguntza hauek, gehienez ere 18.000 euro, Kultura eta Turismoko Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzaren 2009. urteko gastuen aurrekontuko "Foru Komunitatean dauden zinema jardunaldi guztiak bultzatzea" izeneko A0000-A00000-4816-334100 kontu-sailaren kargura ordainduko dira.

2.2. Laguntzen zenbatekoa, oro har, ez da inolaz ere onartutako aurrekontuaren %50etik gorakoa izanen, ondoko kontzeptu hauetarako:

-Publizitate eta propagandako gastuak.

-Zine aretoen eta proiekzio ekipoen alokairu gastuak.

-Parte hartuko duten gonbidatuen bidaia eta ostatu gastuak.

3.-Onuradunek bete beharreko baldintzak.

3.1. Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak irabazteko asmorik gabeko kultur elkarteek eskatu ahal izanen dituzte, helbide soziala eta fiskala Nafarroan badituzte.

3.2. Ezin izanen zaie diru-laguntzarik eman Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan aipatutako kasuren batean dauden entitateei.

4.-Eskabideak aurkeztea.

4.1. Laguntza eskabideak, oinarri hauetako I. eranskinean ageri den ereduarekin bat, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren Erregistroan aurkeztuko dira (Navarrería kalea, 39, 31001 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aipatzen diren lekuetako edozeinetan.

4.2. Oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean aurkeztuko dira eskabideak.

5.-Aurkeztu beharreko agiriak.

5.1. Eskabidearekin batera ondoko agiriak aurkeztuko dira:

a) 3.1. oinarrian eskatutakoaren frogagiriak.

b) Entitateak zergak eta Gizarte Segurantzan dagokiona ordainduak dituela frogatzen duten ziurtagiriak (organo eskudunek luzatuak).

c) Laguntza zein jaialditarako eskatu den, horren proiektu zehatza. Helburuak, erregelamendua edo parte hartzeko oinarriak bildu beharko dira proiektuan.

d) Jaialdia egiteko beharrezkoak diren gastuak eta diru sarrerak zehazten dituen aurrekontua.

e) Programa egiteko finantzaketa plana. Plan horrek barnean bildu beharko ditu beste laguntza edo diru-laguntza batzuen eskabideak, emanda zein izapidetzeko bidean egon.

f) Aurreko urtean egindako jarduerei buruzko memoria xehakatua.

g) Entitate bakoitzak bere proposamena oinarritzeko beharrezkotzat jotzen dituen agiri guztiak, edo Deialdi eta Laguntza Atalak eskatzen dizkionak.

5.2. Diru-laguntzaren eskabidea oso-osorik beteta ez badago, eskatzaileari akatsa zuzentzeko eskatuko zaio. Horretarako, gehienez ere 10 egun balioduneko epea emanen zaio horren berri jakinarazi eta ondoko egunetik hasita.

6.-Tramitazio eta ebaluazio organoak.

6.1. Eskabideak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Deialdi eta Laguntza Atalak izapidetuko ditu.

6.2. Eskabideak baloratzeko batzorde bat eratuko da, honako hauek osatua: batzordeburua Kultura Zuzendari Nagusia izanen da, edo bestela Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendari andrea; eta batzordekideak Deialdi eta Laguntza Ataleko burua, Programa Artistikoen Atalari atxikitako funtzionario bat, Nafarroako Kultura Kontseiluko bi kide eta kultur kudeaketaren profesional bat, Kultura Zuzendari Nagusiak izendatuak. Laguntza Bulegoko buruak, hitza izanik baina botorik ez, idazkari lana eginen du. Batzorde horrek eskabideak ebaluatuko ditu, eta haren irizpena loteslea izanen da. Deialdi eta Laguntza Atalak, ebaluazio batzordearen akta ikusita, deialdiaren gainean ebazteko proposamena aurkeztuko du.

7.-Balorazio irizpideak.

7.1. Aurkeztutako eskabideak baloratzeko eta laguntzaren zenbatekoa zehazteko, batzordeak irizpide hauek izanen ditu kontuan:

a) Jaialdiaren adierazpenaren eta jarduera eremuaren historiala (%20).

b) Programatuta dauden jardueren kalitatea eta interesa (%40).

c) Proiektuen bideragarritasuna (%20).

d) Proiektuaren egokitasuna, Kultura Zuzendaritza Nagusiaren programei dagokienez (%10).

e) Proiektuek zenbateko eragina izanen duten Nafarroako Foru Komunitateko arte eta kultura munduaren barrenean eta kanpoan (%10).

7.2. Batzorde horrek zilegi izanen du pertsona fisiko nahiz entitate pribatuen, gaian aditu direnen, laguntza eskatzea, eta bai eskatzaileek emandako informazioa argitzeko eta eskatzaileak bertara azaltzeko eskatzea ere, erabakia hobeki oinarritzeko.

7.3. Ez dute inolako laguntzarik jasoko puntuazio osoaren %50 lortzen ez dutenek.

8.-Diru-laguntza emateko ebazpena.

8.1. Kultura Zuzendari Nagusiak, eskabideak aurkezteko epea amaitu ete hurrengo egunetik hasita lau hilabeteko epean, ebazpen bat emanen du laguntzak eman edo ukatzeko.

8.2. Deialdiaren gaineko ebazpena Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko iragarki oholean (Navarrería, 39, Iruña) eta Nafarroako Gobernuaren web orrian: http//:www.navarra.es/home-es/Catalogo+de+servicios/Ayudas/ argitaratuko da eta laguntzen eskatzaileei jakinaraziko zaie.

8.3. Laguntzaren emakida jakinarazi ondotik, eskatzaileak idatziz adierazi beharko du zenbatekoarekin ados dagoela, jakinarazpena jaso eta hamabost egun naturaleko epean, diferentzia bere kontura ordaintzeko eta proiektua aurkezpenean azaldu bezala mantentzeko konpromisoa azalduta. Epe hori igaro eta adostasuna idatziz adierazi ezean, laguntzari uko egin diola ulertuko da.

Jakinarazpen hori, deialdi honen inguruko beste edozein agiri bezala, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Erregistroaren bitartez bideratuko da (Navarrería, 39, 31001 Iruña) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan ezarritako tokietako edozeinen bitartez.

9.-Onuradunen betebeharrak.

9.1. Deialdi honetan diruz lagundutako programa egiteko erabiltzea diru-laguntza, ez beste ezertarako.

9.2. Diruz lagundutako programa gauzatu dela eta zer gastu izan den Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Deialdi eta Laguntza Atalean frogatu beharko da.

9.3. Deialdi eta Laguntza Atalari jakinarazi beharko diote proiektuaren garapenean gertatzen den edozein gorabehera, gertatzen den une berean, baldin eta proiektua aldatzea ekartzen badu. Proiektuan edozein aldaketa egiteko Kultura Ekintza Zerbitzuaren adostasuna beharko da, eta honek baimena emanen du baldin eta aldaketak onetsitako proiektua funtsean aldatzen ez badu, ebaluazio batzordearen ustean.

9.4. Jarduera Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin egin dela aipatu beharko da. Aipamen hori Nafarroako Gobernuko argitalpen zerbitzuaren jarraibideen arabera egin beharko da, helbide elektronikoa: publicaciones@navarra.es, edo bestela web orri honen bitartez: http://www.navarra.es/home-es/Catalogo+de+servicios/Todos+los+servicios/Otros/LogoGob.htm, kasu bakoitzean aurreikusitako elementuak kontuan izanik, eta jarduerak dirauen bitartean mantenduko da.

9.5. Noiznahi ere onartzea Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Deialdi eta Laguntza Atalak proiektua gauzatzen ari dela ziurtatzeko egiten duen egiaztapen lana.

9.6. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste laguntza, diru-laguntza, diru sarrera edo baliabide batzuen berri ematea Deialdi eta Laguntza Atalari. Egoera hori jakin bezain laster emanen da horren berri eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den justifikatu baino lehen.

9.7. Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak erabili ahal izan daitezen, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak edukitzea, behar bezala ikuskaturik, onuradunari aplikatu behar zaizkion merkataritzako legeetan eta lege sektorialetan agindutako moduan, eta halaber, deialdietako oinarrietan berariaz eska daitezkeen kontabilitate orriak eta erregistroak edukitzea.

9.8. Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanak egin ahal izateko.

10.-Ordainketa, eta justifikatzeko epea eta modua.

10.1. Ematen diren laguntzak bi epetan ordainduko dira: %25, emateko erabakia hartzen denean, aurrerakin gisa, 8.3 puntuan aipatutako adostasuna eta Ekonomi eta Ogasun Departamentuaren baimena jasotakoan, eta beste %75a, jarduera bukatu eta Kultura Ekintza Zerbitzuak adostasun txostena emandakoan.

10.2. Bigarren epea ordaintzeko ezinbestekoa izanen da ondoko frogagiriak aurkeztea 2009ko abenduaren 2a baino lehen:

a) Egindako programa azaltzen duen memoria, erabilitako publizitatearekin eta inprimakiekin batera.

b) Gastuen zerrenda, zeinean faktura bakoitzeko enpresa, kopurua eta zenbakia agertuko baitira.

c) Onartutako programa gauzatzeko izan den gastuaren frogagiriak (jatorrizkoak edo, halakorik ez bada, fotokopia konpultsatuak). Faktura horiek fakturazio betebeharrak arautzeko erregelamendua onesten duen maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuari jarraikiz egin beharko dira. Ordainagiririk, aurrekonturik edo albaranik ezin izanen da inolaz ere aurkeztu.

10.3. Diru-laguntza hartu duen jarduera programaren gastu osoa justifikatu beharko da. Justifikatutako ordainketen zenbatekoa esleitutako diru-laguntza adinakoa izanen da gutxienez.

10.4. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntzaren emakidan aipatzen den ehunekoa aplikatuko zaie jarduera egin eta gero aurkeztutako gastuen frogagiriei.

11.-Diru-laguntzen pilaketa eta bateragarritasuna.

11.1. Nafarroako Gobernuaren ekarpenarekin batera helburu bera duten beste diru-laguntza batzuk ere jaso daitezke, Foru Komunitateko Administrazioarenak izan edo beste administrazio publiko batzuenak, beste entitate pribatu edo publiko batzuenak edo pertsona partikularrenak. Diru-laguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste diru-laguntza, laguntza, diru sarrera edo berezko baliabide bereki batzuekin batuta, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

11.2. Beste entitate batzuek emandako diru-laguntza edo laguntzarik eskuratzen baldin bada, onartutako laguntza aldatu ahal izanen da, laguntza guztien zenbatekoak diru-laguntzaren xede den jardueraren kostua gainditzen badu.

12.-Itzulketa.

Onuradunak programa gauzatu duela behar bezala justifikatu ezik, pagaturiko laguntza osorik edo hein batean itzul dezala eskatu ahal izanen zaio, bai eta diru-laguntza ordaindu zenetik itzultze egunera arte sortutako berandutza interesak ordaintzeko ere, proportzionaltasun irizpideari jarraituz eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legeko 35. artikuluarekin bat.

13.-Arau hausteak eta zehapenak.

13.1. Arau hauste eta zehapenetarako, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoa aplikatuko da.

13.2. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2005 Foru Legearen V. tituluan ezarritakoa izanen da.

14.-Diru-laguntzen araubide orokorra.

Oinarriotan ezarrita ez dagoen orotan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa eta aplikatu beharreko gainerako arauak aplikatuko dira.

15.-Errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarrien kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

(Bi ale aurkeztu)

Izen-deiturak

NAN/IFZ

Helbidea

Kalea ........................................................... P.K.

Telefonoa

Bere izenean edo ondoko honen izenean (bidezkoa ez dena ezabatu)

Izen-deiturak

NAN/IFZ

Helbidea

Kalea ........................................................... P.K.

Telefonoa

Aurkeztu du:

Zinematografia eta ikus-entzunezko arte jaialdi eta jardunaldiak antolatu eta burutzeko laguntzen 2009ko deialdian parte hartzeko eskabidea, ........................... (e)k ........(e)ko ........aren ......(e)an emandako ..../2009 Foru Aginduaren bidez (2009ko ..... Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ...............aren ......(e)koa) onetsitako arauei jarraikiz.

Hartzailea: DEIALDIEN ETA LAGUNTZA ATALA

Eta, oinarri arau-emaileetan ezarritakoarekin bat:

1. Haietan agindu bezala, agiri hauek aurkeztu ditu:

  • a) 3.1. oinarrian eskatutakoaren frogagiriak.
  • b) Entitateak zergak eta Gizarte Segurantzan dagokiona ordainduak dituela frogatzen duten ziurtagiriak (organo eskudunek luzatuak)
  • c) Laguntza zein jaialditarako eskatu den, horren proiektu zehatza. Helburuak, erregelamendua edo parte hartzeko oinarriak bildu beharko dira proiektuan.
  • d) Jaialdia egiteko beharrezkoak diren gastuak eta diru sarrerak zehazten dituen aurrekontua.
  • e) Programa egiteko finantzaketa plana. Plan horrek barnean bildu beharko ditu beste laguntza edo diru-laguntza batzuen eskabideak, emanda zein izapidetzeko bidean egon
  • f) Aurreko urtean egindako jarduerei buruzko memoria xehakatua.

2. Aditzera eman du ez dagoela sarturik Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekutan.

3. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko hamazortzigarren xedapen gehigarriko 3. idatz-zatian aurreikusitakoaren ondorioetarako, eskabidea aurkezteak berarekin dakar interesdunak organo kudeatzaileari baimena ematea Zerga Administrazioaren Estatuko Agentziak, Nafarroako Zerga Ogasunak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak luzatu beharreko ziurtagiriak eskatzeko.

4. Eskabide honekin batera emandako datuen tratamendua Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplika litezkeen gainerako arauetan xedatutakoari lotuko zaio. Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan erabiliko dira, aipatutako legediari jarraikiz betiere.

...............................(e)n, 2009ko ........................ aren ..............(e)an

Sinadura

NAFARROAKO GOBERNUA. VIANAKO PRINTZEA ERAKUNDEA-KULTURA ETA TURISMO DEPARTAMENTUA.

Iragarkiaren kodea: F0911527