48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

VIANA

Mugaketari buruzko espedientea abiarazita

Vianako Udalak, 2009ko martxoaren 5ean egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Vianako landalurren katastroko 10. poligonoko herrilurretako 265. lurzatiaren puska bat (11.416 m2 ) mugatzeko espedientea abiaraztea, bai eta dagokion memoria eta gastuen aurrekontua onestea ere.

2. Erabakia jakinaraztea mugakide diren finken jabeei eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea.

3. Mugaketa lanen hasiera eguna ekainaren 23a izanen da, goizeko 10etan, lurzatian bertan.

4. Interesdunek lanak abiatzeko eguna baino hogei egun lehenago arte izanen dute denbora, beren eskubideak frogatu eta defendatu beharrez bidezko juzgatzen dituzten dokumentuak aurkezteko. Epe hori iraganik, ez da agiri edo alegaziorik onartuko.

5. Alkate udalburuari ahalmena ematea erabakitakoa betearazteko behar diren neurriak har ditzan.

Argitara ematen da orok jakin dezan, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 114. artikuluan eta Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz.

Vianan, 2009ko martxoaren 10ean.-Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L0911721