II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
UNTZITI
Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak, hutsik
Udalerri honetako bake epaile titularraren izendapenaren muga epea bukatzear dagoenez, Bake Epaileei buruzko 3/95 Erregelamenduan eta Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan xedatutakoa bete dadin, hamabortz egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, legeak eskatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak bildurik, interesaturik dagoen orok eskabidea aurkez dezan Udal bulegoetan.
Untzitin, 2009ko martxoaren 16an.-Alkatea, Antonio San Miguel Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L0912046