48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TUTERA

Derrigorrezko Diru-bilketa. Iragarkia. Ondasun higiezina enkantean

Aditzera ematen da ezen Nahitaezko diru-bilketako bulego honetan abiarazia dagoen 0822 zenbakiko premiamenduzko prozeduran, Marcelina Alava Valmasedaren ondare jasogabearen eta jaraunsle ezezagunen kontrakoan, Udal Ogasunarekin dituen zorrengatik -alegia, 15.579,68 euroko oinarria, 3.115.93 euro premiamenduzko errekargua eta 1.200 euro kalkulatzen direnak berandutzako interesak eta kostuak berdintzeko-, diruzainak 2008ko urriaren 23an erabaki duela bahituta dagoen ondasuna, geroago zehazten dena, enkante publikoaren bidez besterentzea. Hona hemen baldintzak:

a) Enkantea 2009ko maiatzaren 29an eginen da, goizeko hamarretan, diru-bilketako bulegoetan, Plaza de la Constitución, 12-1. A, Tutera (Nafarroa).

b) Lizitatzaile bakoitzak enkanteko mahaian pausatu beharko du fidantza, enkantearen balioaren %20, bederen. Lehen lizitaziorako, 65.000 euro izanen da. Gordailu hori Udalaren kutxan sartu beharko da, esleipen hartzaileek errematearen prezioa erregelamenduzko epean ordaintzen ez badute; hori guztia deusetan ukatu gabe esleipena ez gauzatzeagatik fidantzaren zenbatekoan izan daitezkeen galera handiagoengatik sortzen ahal den erantzukizuna. Enkantean parte hartzeko gordailuak egin ahalko dira ediktu hau argitaratzen den egunetik enkantea hasi baino ordu bat lehenago arte.

c) Enkantean bi lizitazio izanen dira. Lehenbiziko lizitazioan ez dira onartuko tasazio balioa edo enkantearen zenbatekoa berdintzen ez dituzten posturak, nahiz eta, enkantea eman gabe gelditzen bada, bigarren enkantea egiteko aukera baden, eta bigarren horretan ez dira onartuko tasazio balioaren %75 (48.750 euro), bederen, berdintzen ez duten posturak.

d) Enkantea arrazoi batengatik bakarrik deusezten ahal da, hain zuzen ere ondasunak esleitu baino lehen ordaintzen badira eskatzen diren oinarria, errekarguak, korrituak eta kostuak.

e) Aurretik ere baldin badira karga eta zamak edota lehentasunezkoak, indarrean jarraituko dute, eta ulertuko da erremate-egileak onartzen dituela eta, beraz, haiekiko subrogazioari lotua geldituko da, eta errematearen prezioa ez da haiek iragungitzeko erabiliko. Karga horiek Jabetza Erregistroko erregistratzaileak luzaturiko ziurtagirian agertzen dira, eta espedientean azter ditzakete interesa dutenek.

f) Errematatzailea beharturik dago, esleipenean berean edo bost eguneko epean, eratutako gordailuaren eta esleipenaren prezioaren arteko aldea entregatzera.

g) Aukera bada gutunazal itxian eskaintzak egiteko; gehieneko eskaintzak izanen dira eta Tuterako Udalaren aldeko txeke adostua izanen dute atxikia, gordailuko zenbatekoaren adinakoa.

h) Besterendutako ondasunen eskualdatzetik sortutako gastuak eta zergak esleipen hartzailearen kontura izanen dira.

i) Tuterako Udalak beretako gordeko du enkantean errematea izan ez duen ondasuna berari eslei dakion eskatzeko eskubidea, Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 147. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Enkantera aterako diren ondasunak: Ehun eta berrogeita hamabi metro karratuko orubea, Tuteran dagoena, Portal karrikako 5ean, eta muga hauek dituena: sartu eta eskuinetara, Rafael Corralen etxea; ezkerretara, Miguel Lasa; eta bizkarrez, Benito Labastidaren ondarea. 6629. finka da, Erregistroko 2909. liburukian, 36. orrian inskribatua.

Tuteran, 2009ko martxoaren 16an.-Agente exekutiboa, Eduardo Goicoechea Lacarra.

Iragarkiaren kodea: L0912045