48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CASCANTE

Plan partzialeko hirigintzako determinazio xehakatuak aldatzeko proiektua, zerbitzuen poligonoko 7. banaketa eremuko
1. sektorean, Cascanteko lurzoru urbanizagarrian.
Hasierako onespena

Aditzera ematen da alkate udalburuak honako ebazpen hau eman duela 2009ko martxoaren 26an:

Lehendabizikoa.-Hasiera batez onestea plan partzialeko hirigintzako determinazio xehakatuak aldatzeko proiektua, zerbitzuen poligonoko 7. banaketa eremuko 1. sektoreari dagokiona, Cascanteko lurzoru urbanizagarrian. Proiektua Lourdes Porque Ferrer arkitektoak prestatua da eta EHAEOk 2009ko martxoaren 12an ikus-onetsia. Sustatzailea: AR-7ko konpentsazio batzordea.

Bigarrena.-Jendaurrean edukitzea hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, bederen, Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan iragarkia jarri ondoren, epe horretan nahi duenak hura aztertu eta bidezko iruditzen zaizkion alegazioak edo oharrak jar ditzan.

Hirugarrena.-Ebazpen honen berri helaraztea bai AR-7ko konpentsazio batzordeari bai prozeduran interesdun gisa agertzen diren guztiei, jakin dezaten eta ondorioak izan ditzan.

Argitara ematen da, erabakiak ondorioak izan ditzan.

Cascanten, 2009ko martxoaren 26an.-Alkate udalburua, Antonio Irujo Redrado.

Iragarkiaren kodea: L0913443