48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BIURRUN-OLKOTZ

Birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Udal honek, 2009ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkura arruntean, bertzeak bertze, erabaki hau hartu zuen:

Laugarrena.-OUE- 4 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena.

Olkozko OUE-4 birzatitzeko proiektua prestatzeko ardura duen lantaldeak aipatu unitate hori birzatitzeko agiria aurkeztu du.

Alkatearen proposamena da hasiera batean onestea Olkozko OUE-4 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua.

Gaiaz eztabaidatu ondoan, zinegotziek,

Aho batez erabaki dute

1. Hasiera batean onesta Olkozko OUE-4 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Erabaki honen aurka, paratzen ahal da berraztertzeko errekurtsoa, Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; administrazioarekiko errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean jakinarazpen honen biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

Biurrun-Olkotzen, 2009ko otsailaren 16an.-Alkatea, Jesus Astrain.-Idazkaria, María Cuesta.

Iragarkiaren kodea: L0911512