48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

NOAIN ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa 2008ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuan aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2009ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 14an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Kreditu berezia 8. kapituluko (Finantza aktiboak) kontusail batean, 1.134,49 euro egiten duena; hori finantzatzeko kontusaila diru-sarreren 8. kapitulukoa (Finantza aktiboak) eta zenbateko bera izanen du.

Noainen, 2009ko martxoaren 9an.-Mankomunitateko burua, Miguel Enguita Orecilla.

Iragarkiaren kodea: L0912075