48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO H.H.S.en MANKOMUNITATEA

Aldaketa 2008ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitatearen Batzarrak, 2008ko abenduaren 22an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea 2008ko aurrekontuko 3. aldaketa.

Iragarkia 2009ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 13an, eta horren ondotik hamabortz egun baliodunean egon da jendaurrean, inork alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betikoz onetsitzat jo da 2008ko aurrekontuko aldaketa hau:

Gastuak, guztira: 140.000 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 140.000 euro.

Azkoienen, 2009ko martxoaren 11n.-Mankomunitateko burua, Lourdes Aramburu Ortega.

Iragarkiaren kodea: L0911798