48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ZIRITZA

2/2008 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Ziritzako Udalak, 2009ko otsailaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2008ko aurrekontu orokor eta bakarrako 2/2008 aldaketaren espedientea.

Espediente hori ikusgai egonen da Udal Idazkaritzan hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten. Epea erreklamaziorik jaso gabe iraganez gero, behin betiko onetsitzat joko da.

Argitara ematen da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 219. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ziritzan, 2009ko martxoaren 10ean.-Alkatea, Rafael Gorostidi Urnieta.

Iragarkiaren kodea: L0911729