48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

AIEGI

2008ko aurrekontuko aldaketak, ezpondak egonkortzeko

Aiegiko Udalak, 2008ko maiatzaren 14an egin osoko bilkura berezian, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:

1.-Aiegin, Zuloandia kalearen eta Ardantzeko kiroldegiko bidearen arteko ezpondako obrak finantzatzea, Udalaren funtsen kargura hasiera batean, eta Nafarroako Gobernuko Herri Lan Departamentutik jasoko den diru-laguntzaren kargura, gero. Uste denez, txostenean jasotako aurrekontua ez da nahikoa izanen eta ontzat ematen da 70.000 euro ingurukoa dela.

2.-Aurreko erabakia gauzatzeko, hasiera batez onetsi dira Aiegiko Udalaren 2008ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketak, ondotik ematen direnak; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluan xedatutakoaren arabera:

a) Gastuetako 62204 kontu-saila, "Herriguneko ezponda egonkortzeko lanak" izenekoa, sortzen da, 70.000 euroz hornitua hasiera batean.

b) Diru-sarreretako 755511 kontu-saila, "Herri Lanen diru-laguntza ezpondarako" izenekoa, sortzen da, 70.000 euroz hornitua, hau da, aurreikusitako inbertsioaren %100; izan ere, 207/2008 ebazpenaren zazpigarren oinarriaren arabera, Herri Lan Departamentuak osorik finantzatuko ditu obraren ziurtagiriak, proiektuak eta zuzendaritza.

3.~Aurrekontuko aldaketa horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratuko dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoaren arabera, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten hura argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean.

Erreklamaziorik aurkezten bada, Osoko Bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, aurrekontuaren aldaketaren behin betiko onespenean.

Erreklamaziorik egon ezean, aurrekontuaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Aiegin, 2008ko maiatzaren 16an.-Alkate udalburua, José Artiz Segura.

Iragarkiaren kodea: L0912019