48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ALTSASU

7/2009 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2009ko martxoaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2009kora luzatutako 2008ko ekitaldiko aurrekontua aldatzen duen 7/2009 espedientea (kreditu berezia).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Altsasun, 2009ko martxoaren 11n.-Alkatea, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: L0911920