48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ABARTZUZA

Aurrekontuak. Hasierako onespena

Abartzuzako Udalak, 2009ko martxoaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2009ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Abartzuzan, 2009ko martxoaren 13an.-Alkatea, Arturo San Martín Morras.

Iragarkiaren kodea: L0912042