48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

33/2009 FORU DEKRETUA, apirilaren 6koa, Sara Induráin Tornos andrea Lodosako notario izendatzen duena.

Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak, 2009ko otsailaren 2ko Ebazpenaren bidez, lehiaketa iragarri zuen, hutsik zeuden notario postuak betetzeko, horietako bat Lodosan (Nafarroa) aritzekoa. Ebazpena 2009ko otsailaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 52. artikuluko 1. idatz-zatian xedaturikoaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio Nafarroan aritu behar duten notarioak izendatzeko eskumena.

Lege horretan xedaturikoa betetzeko, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak lehiaketa horren espedientea igorri du Nafarroako Gobernura.

Bidezko da, beraz, Foru Komunitatean hutsik dagoen notario postua hartuko duen izangaia izendatzea, indarra duen Notarioei buruzko Erregelamenduaren 23. eta 88. artikuluetan eta hurrengoetan eta Notarioen barrutien mugaketari buruzko otsailaren 9ko 173/2007 Errege Dekretuan xedaturikoaren arabera.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2009ko apirilaren 6ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Sara Induráin Tornos andrea Lodosako notario izendatzea.

2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru dekretu hau interesdunari, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiari eta Iruñeko Notarioen Elkargoari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko apirilaren 6an.~Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.~Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0913409