47. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

417/2009 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegituren Lurralde Planeko aldaketa, Telefónica Móviles España, S.A.k aurkeztua.

Nafarroako Foru Komunitatean uhin elektromagnetiko ez-gidatuen bidezko telekomunikazioko oinarrizko estazioak antolatzeko maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legeak zehazten duenez, operadoreek Azpiegituren Lurralde Plan bat aurkeztu behar dute, onesteko. Plan horrek lehendik dauden estazio finkoak, ezartzekoak direnak eta sare osoaren garapena bilduko ditu.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak, ekainaren 26ko 216/2006 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegituren Lurralde Plana, Telefónica Móviles España, S.A.k aurkeztua, onetsi zuen.

Foru agindu horren manuetako 4. puntuan ezartzen dira operadoreen betebeharrak Azpiegituren Lurralde Planetako aldaketei eta eguneratzeei buruz.

2006ko abenduan, Telefónica Móviles España, S.A.k bere Lurralde Planeko aldaketa bat aurkeztu zuen, 24 kokaleku berri eta 19 mikrozelula sartzeko. Gero, 2007ko urrian eta azaroan, operadoreak beste kokaleku berri bat aurkeztu zuen Izabarako eta fitxa berri bat Ezkirozko kokalekurako.

Nafarroako Gobernuak 2008ko apirilaren 28an hartutako erabakiaren bidez, jendaurrean jarri zen ekainaren 26ko 216/2006 Foru Aginduak onetsitako Azpiegituren Lurralde Planeko aldaketa eta, aldi berean, entzunaldia eman zitzaien ukitutako udalei; ordea, Nafarroako Gobernuaren 2009ko urtarrilaren 19ko Erabakiaren bidez, tramite horiek ebatzi ziren.

Telefónica Móviles España, S.A.k paperean eta formatu digitalean aurkeztu ditu espediente honen testu bategina eta kokalekuen zerrenda, UTM koordenatuekin batean. Gainera, dokumentazio horretan P/Galerías kokalekuaren koordenatuak zuzentzen dira, nahiz ez diren kokalekuaren fitxan aldatu.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegituren Lurralde Planeko aldaketa, Telefónica Móviles España, S.A.k aurkeztua, onestea, determinazio hauekin:

a) Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren arabera, udalek obretako lizentziak eman baino lehen, instalazio bakoitzaren ingurumen ukipenetarako baimen egokia tramitatu beharko da.

b) P/Galerías-en fitxa berria aurkeztuko da UTM koordenatuen zuzenketarekin, eta zehazten denean, ekipo eta antenen kokalekuekin.

c) Egin beharreko lur mugimenduek baso zoruari eragiten badiote, Oihanak Kudeatzeko Atalari jakinaraziko zaio, obrak hasi baino lehen.

d) Aurreikusitako lanetan, haren berririk izan ez eta aztarna arkeologikoren bat agertuko balitz, lanak gelditu eta horren berri eman beharko zaio, berehala, Ondare Arkeologikoaren Bulegoari, ondare historikoaren alorrean indarrean dagoen legeriarekin bat (Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 59. artikuluan eta Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 42.3 eta 44. artikuluak). Aipatu foru legearen 101.h) artikulua aplikatzeko, oharpen hori ez betetzeagatik ondare historikoari gerta lekiokeen edozein ukipen arau-hauste larritzat joko litzateke.

2. Azpiegituren Lurralde Planeko aldaketa hau onestearekin ondorioztatzen da hartan baztertu ez diren kokalekuak bat heldu direla maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legean ezarritako baldintzekin.

Dena dela, maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legearen 12. artikuluan ezarritakoari jarraituz, onespenak ez die lizentzia emateko eskumena ukatzen udalei.

3. Aldatutako plana eguneratzeko edo aldatzeko eskaeren berri eman beharko dio operadoreak telekomunikazio arloan eskudun den departamentuari.

Aldaketek kokaleku berriak ekarriz gero, egungo azpiegiturak lekuz aldatu behar badira edo ukipen berri garrantzitsuak eraginez gero, Lurralde Planeko aldaketa gisa beharko dira tramitatu.

Gainontzeko aldaketak, aurreko lerroaldean aurreikusitako aldaketez bestelako zerbitzu berriak barne, telekomunikazioen arloko departamentu eskudunari aurkeztu beharko zaizkio, hilabete lehenagotik gutxienez ere, Planeko datu teknikoak eguneratzeko eta kontrolatzeko.

4. Entitate sustatzaileari ohartaraztea, egin asmo diren instalazioak (ur-ibilbide publikoen polizia eremua, errepideen eragin eremua, mugarri geodesikoak, zortasun aeronautikoak, lurzoru urbanizaezina etab.) ukitu edo baldintzatzen ahal dituzten azpiegitura eta zortasunei dagokienez, kasuan kasuko arloan eskudun diren organoen baimen guztiak eskuratu beharko dituela.

5. Ebazpen hau Ingurumen Kalitatearen Zerbitzura, Ingurumenaren eta Uraren Araubide Juridikoaren Atalera, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Publikoaren Institutura eta Ondare Historikoaren Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Ebazpen hau jakinaraztea Telefónica Móviles España, S.A.ri, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

7. Ebazpen hau jakinaraztea Aranguren, Cabredo, Aberin, Basaburua, Baztan, Beriain, Berriobeiti, Deikaztelu, Lizarra, Galar, Izaba, Txulapain, Larragoa, Lerga, Lesaka, Marañón, Murillo El Cuende (Arrada), Noain Elortzibar, Ollaran, Iruña, Gares, Tiebas-Muru Artederreta, Tutera, Bidankoze eta Zizur Nagusiko Udalei, baita Artetako Kontzejuari ere; ohartarazten da zilegi dutela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2009ko otsailaren 25ean.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F0911051