40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ORKOIEN

Zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia. Izendapena

2008ko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 12an, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia. Proben epaimahaiak egin proposamenari jarraikiz, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, Orkoiengo Udalak, 2009ko otsailaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen José Ignacio Ropero Sánchez zerbitzu anitzetako enplegatu izendatzea, berak lortu baitu puntuaziorik handiena gainditu duten izangaien artetik.

Orkoienen, 2009ko otsailaren 26an.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0911145