35. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZIZUR

Arau Subsidiarioetako aldaketa. Hasierako onespena

Udalbatzak, 2009ko otsailaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Gazolazko jarduera ekonomikoen sektoreko determinazio xehakatuetako aldaketa puntualaren proposamena, gutxieneko lurzatiari buruzkoa, Udalak berak sustatua; aldaketa horren dokumentazioa jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau :bon.ean argitaratzen denetik aitzina.

Epe horretan, interesa duten entitate edo pertsona guztiek agiri horiek ikusi eta aztertzen ahalko dituzte, Udalaren bulegoetan, Gazolatzen, baita bidezko juzgatzen dituzten alegazio idazkiak aurkeztu ere.

Gazolatzen, 2009ko otsailaren 16an.-Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: L0910435