35. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

486/2009 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 107 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean ebatzi eta, horren ondorioz, Francisco Javier Eslava Murillo jauna Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Trafiko eta Bide Segurtasunaren Ataleko buru izendatzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak uztailaren 23an emandako 486/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 107 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean ebatzi da eta, horren ondorioz, Francisco Javier Eslava Murillo jauna Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Trafiko eta Bide Segurtasunaren Ataleko buru izendatu da sei urte naturalerako, karguaren jabetza hartzen duenetik hasita.

Deialdi hori urriaren 23ko 2574/2006 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2006ko 135. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 10ean.

Iruñean, 2009ko otsailaren 23an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0911607