35. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

IRUÑA

Obren lizitazioa, San Jorge ikastetxe publikoan
zurajeak ordezkatzeko

2009ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 4an, argitaratu zen "San Jorge ikastetxe publikoan zurajeak ordezkatzeko" obren lizitazioa.

2009ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 13an, lizitazio horretako akats baten zuzenketa argitaratu zen.

Espedientea berriz aztertu da eta 2009ko martxoaren 4an egindako argitalpena zuzena dela ikusi da. Beraz, baliorik gabe gelditzen da 2009ko martxoaren 13ko argitalpena, eta, hortaz, aipatu lizitazio horretako baldintzen agirian zehazten den enpresa sailkapena da eskatuko dena (C9e).

Bidezkoa da, orobat, eskaintzak aurkezteko 13 egun naturaleko epe berria irekitzea, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2009ko martxoaren 16an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0911933