35. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ATARRABIA

Deialdia, Atarrabiako Udaltzaingoko kabo izateko lanpostu bat mailaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko.
Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

2008ko 139. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 14an, argitaratu zen Atarrabiako Udaltzaingoko kabo izateko lanpostu bat mailaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Hartan onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak egiteko epea bukatuta, 2009ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, otsailaren 6an, Atarrabiako Udaleko alkate udalburuak, otsailaren 24an emandako 63/2009 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki du:

1. Behin betiko bihurtzea deialdian onartu eta baztertutako izangaien zerrenda hau, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea:

Onartuak: 8, 9, 12, 15 eta 18 udaltzain zenbakidunak.

Baztertuak: inor ez.

2. Egutegi hau ezartzea ingelesez zenbat dakiten proba egiteko. Datorren martxoaren 26an izanen da, goizeko 9etan, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko 10. gelan (Navarrería, 39; Iruña).

Atarrabian, 2009ko otsailaren 24an.-Alkatea, Pello Mirena Gurbindo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L0910836