35. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

19/2009 FORU AGINDUA, martxoaren 3koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak emana, "Pirinioetako Autobiaren 3. tarteko (Izko-Judasen Benta) 3. proiektu aldatuan" adierazitako trazadura aldaketak ukituko dituen ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean egoteko aldia ebatzi, proiektua behin betikoz onetsi eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei okupatu aitzineko aktak egiteko dei egiten diena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak, abenduaren 2ko 127/2008 Foru Aginduaren bidez, "Pirinioetako Autobiaren 3. tarteko (Izko-Judasen Benta) 3. proiektu aldatua" izeneko proiektua behin-behinekoz onetsi eta, ukituriko ondasun eta eskubideekin batera, jendaurrean jarri zuen.

Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak aditzera eman du alegazio hauek jaso direla, jendaurreko epea amaitu eta gero:

1. alegazioa.-Ana Carmen Cigüela Irujo Urraulbeitiko alkate andreak Urraulbeitiko Udalaren izenean.

1. Eskatu du 3,6 k.p.an ezarririko animaliendako pasabidea erabiliera anitzetakoa izan dadila. Gainera, URR-46, URR-20, URR-21 eta URR-23 lurzatietara eta 1. poligonoko 359. lurzatira eta San Pedro Martiria Kristoren Ermitara ailegatzeko sarbidea behar da.

2. Eskatu du 3,6 k.p.tik Loitiko gainera zerbitzubidea egin dadila, Autobiaren parez pare, horrez iparraldeko lurzatiei bidea emateko.

3. 4,3 k.p.ko lur azpiko erabilera anitzetako pasabidea gutxienez ere 10 metro zabal izan dadila, oraingo eta geroko uzta biltzeko makinak sar ahal daitezen. Gainera, iparraldeko eta hegoaldeko sektoreetatik URR-24 lurzatiari eta URR-25, URR-26, URR-27 eta URR-47 lurzatiei bidea eman behar zaie.

4. Eskatu du URR-41 lurzatian egin asmo den bidea ez dadila burutu, ez baita beharrezkoa lur azpiko PIC 5,2 bidea erraz eta arina baldin bada.

5. Eskatu du 5,5 k.p.an lur azpiko bide bat egin dadila, autobiaren azpitik edo gainetik, Nardozetik Irunberrira doan biderako, aurreikusi den konponbidea ez baita zuzentzat jotzen.

6. 5,5 k.p.an URR-42, LU-46 eta URR-38 finketarako sarbideak egin daitezela.

7. Eskatu du Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak konpromiso idatzia har dezala Nardoze-Alduatetik Tabarra doan bidea eta bide hori eta N-240 errepide nazionala lotzen dituena hormigoiz berrezartzeko, obrara hormigoia daramaten kamioiek desegin baitute. Halaber, geroan desegin litezkeen bestelako bideei dagokienez.

8. Eskatu du desjabetze prozeduran ukituriko lurrei antzinako jabeei, nahi badute, itzultzeko erraztasunak eman daitezela.

9. Pirinioetako Autobideko Izko-Judasen Benta 3. tartearen 1. proiektu aldatuari buruz gogoeta batzuk egin ditu eta horri buruz eskaera batzuk aurkeztu, 9.1. eta 9.2 ataletan.

10. Pirinioetako Aubobiako Izko-Judasen Benta 3. tarteko proiektuaren 1., 2. eta 3. aldaketei lehenago txostena aurkeztu dieten departamentu eta entitateek luzaturiko txostenen kopiak eskatu ditu.

11. Eskatu du obra osagarrien proiektu bat egin dadila, diruz hornitua, obrek ukituriko azpiegitura eta ondasunen berreraikuntza eta/edo hobekuntza biltzen duena. Erredakzioan Urraulbeitiko Udalari entzunaldia eman behar zaio, behar diren iradokizunak eman ditzan.

12. A-21 autobiaren 1., 2. eta 3. aldaketetako eraikuntza proiektuaren kopia osoa eskatu du, Urraulbeitiko udal mugapeari dagokionez.

Erantzuna:

1. Egin asmo den pasabidea animaliendako pasabide bat da, non ildo eta bibidezidor batzuek bat egiten baitute, oinezkoendako edo mandoendako. Beraz, nekazaritzako ibilgailuek erabil ahal dezaten, beste bide batzuk egin behar dira, inguruko bideei jarraipena ematen dietenak. Alegazioa onartu da. Jabari publikoko eremu desjabetua erabiliz burutuko dira bide horiek, bi aldeetan.

2. Eskaturiko bidea proiektuaren 1. aldaketari dagokion eremuan legoke, jendaurrean egoteko aldi honetan aztergai ez dagoena. Hala ere, alegazioa ezetsi da, kontu hauengatik:

-Bide hori autobiak egiazki okupatzen dituen lurrekin batera desjabatzen den jabari publikoko eremua okupatuz burutu liteke. Eremu hori lur-erauzketen goi aldeen eta ezponden behe aldeen aurretik doa eta bide horren luzera linea hauen bera izanen litzateke. Malda handiko sakanek zeharkatzen duten autobiaren trazadurako eremuko erliebea eta mendiak kontuan hartuz, ondoriozko bidea gaur egun eraikirik dauden babes areken soslaiari jarraikiko litzaioke (maldak onartezinak izanen lirateke, baita oinezkoendako bide baterako ere). Beraz, bide hori eraikitzea ez da bidezkoa.

-Autobiaren trazaduraz iparraldean Tabartik Loitira doan bidea dago eta hegoaldean N-240-A errepidea, herri arteko errepidea izanen da. Bien bidez, finketara ailegatzen ahalko da.

3. Alegazioa onartu da. 4,3 k.p.ko lur azpiko pasabidea 8 m.tik 10 m.ra handituko da.

4. Alegazioa onartu da. URR-41 finkan eraiki asmo zen bidea ez da eginen.

5. Nardoze-Alduate-Irunberri bidea berrezartzeko aurreikusi den konponbideak, Arana bidearen azpitik, beste bide bat eskatzen den tokitik 200 metrora, ezaugarri geometrikoak (erradioak, sekzioa, maldak eta abar) gaur egungoen antzekoak izanen ditu eta eremuko edozein nekazaritza bidek duen funtzionaltasun bera izanen du. Hori dela eta, lur azpitik edo gainetik beste bide bat egiteko eskaera ezetsi da.

6. Alegazioa onartu da eta 5,5 k.p.an URR-42, LU-46 eta URR-38 finketarako sarbideak eginen dira.

7. Obrak ukitzen dituen bideak edo udal edo partikular baten beste edozein ondasun konponduko du Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak, obrak hasi baino lehen zituzten antzeko ezaugarri eta materialekin.

8. Alegazioa onartu da eta desjabatze prozeduran erraztasunak emanen zazkie nahi dutenei beren lurzatiak berreskuratzeko.

9. 9.1 eta 9.2 atalak 1. proiektu aldatuari dagozkio eta jendaurrean egoteko esparrutik daude. Hala ere, 1. eta 2. puntuetan emaniko erantzunarekin bat datoz,

10. Alegazioa onartu da. Espedienteko txostenak Urraulbeitiko Udalera igorriko dira.

11. Obra osagarrien proiektua erredaktatzeko aurkezturiko eskaerari dagokionez, 7. puntuan esandakoa berriro adierazi behar da: obrak ukitzen dituen bideak edo udal edo partikular baten beste edozein ondasun konponduko du Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak, obrak hasi baino lehen zituzten antzeko ezaugarri eta materialekin.

Oinarrizko proiektuan obrek ukituriko azpiegitura eta ondasunen berreraikuntza aurreikusirik dago edo, nahi gabe egiteke utziz gero, ukituak okupatzeko aktak egitean zehaztu beharko ditu.

12. Alegazioa onartu da. A-21 autobiako eraikuntza proiektuaren 1., 2. eta 3. aldaketen kopia Urraulbeitiko Udalera igorriko da, Urralbeitiko udal mugapetik pasatzeari dagokionez.

2. alegazioa.-María Encarnación Zuasti Eslava andreak aurkeztua.

1. Eskatu da URR-24 eta URR-25 finketako sarbideak zein izanen diren zehatz dadila eta konponbiderik egokiena zein den galde egin dakiola.

2. 4,3 k.p.ko lur azpiko erabilera anitzetako pasabidea gutxienez ere 10 metro zabal izan dadila, uzta biltzeko makinak sar ahal daitezen.

3. Berrezartzerakoan, URR-24 eta URR-25 finkak hasieran bezala utz daitezela, jarritako legarrak kendurik.

4. Argibideak eskatu ditu bere jabetza desafektatu eta berrezartzeko epeen gainean eta ordaina Europar Batasuneko Nekazaritza Politikaren diru-laguntzak galtzeagatik. Berriro desjabetu eta berrezartzeko tramitazioa batera tratatu dadila.

5. Bere jabetza ahalik eta lasterren desafektatu eta berrezar dadila.

6. Argibideak eskatu ditu URR-24 eta URR-25 finken desafektazioen eta ukipen berrien eremuak kalkulatzeko.

7. Eskatu du URR-41 finkatik doan bidea eta horri dagokion desjabetzea proiektutik kendu daitezela.

8. Urraulbeitiko Udalaren 5. alegazioari datxekio.

9. Urraulbeitiko Udalaren 7. alegazioari datxekio.

10. LU-48 finka desafektatu eta berrezar dadila eskatu du.

11. URR-55 finkaren katastroko erreferentzia eskatu du, hariteria elektrikoaren zortasunak ukiturik dago eta.

12. Izko-Judasen Benta 3. tartearen 1. aldaketak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda ez dela argitaratu salatu eta horren azalpen juridikoa jaso nahi du.

Erantzuna:

1. URR-24 eta URR-25 finkek Nardozetik Tabarra doan bidetik izanen dute sarbidea. Alegazioaren beste atalak onartu dira.

2. Alegazioa onartu da.

3. Alegazioa onartu da.

4. Foru aginduaren xedapen zatian adierazten diren egunetan, okupatzeko aktak egiteko ekitaldian itzultzen ahalko dira, hala eskatzen bada.

5. Alegazioa onartu da.

6. URR-24 eta URR-25 lurzatietako hasierako eta ukipeneko eremuen arteko aldearen zergatikoa da finka horiek ez direla osorik desafektatzen, desjabetze planoetan ikusten ahal den moduan.

7. Alegazioa onartu da.

8. 1.5. alegazioari emandako erantzun bera.

9. 1.7 alegazioari emandako erantzun bera.

10. Alegazioa onartu da.

11. Katastroko erreferentzia hauxe da: 1. poligonoa, 397 C lurzatia.

12. Eskaera horrek ez du zerikusirik jendaurreran egoteko gaur egungo aldiarekin. Hala ere, esan daiteke otsailaren 9ko 9/21009 Foru Aginduaren bidez, Pirinioetako Autobiaren Izko-Judasen Benta 3. tarteko 1. proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri dela. Foru agindu hori 2009ko 22. :bon.ean argitaratu zen, otsailaren 20an.

3. alegazioa.-Luis Carlos Oroz Torres jaunak aurkeztua.

1. Alegatu du LU-46 lurzatiari sarbidea eman behar zaiola, iparraldetik eta hegoaldetik, eta URR-42; URR-27 eta URR-23 lurzatiei ere bai.

2. Alegatu du beren finketako hodi eta hustubideak ezartzeko aukera izan dadila.

3. Desafektaturiko lurzatiak ereiteko moduan itzul dakizkiola eskatu du.

Erantzuna:

1. Alegazioa onartu da.

2. Alegazioa onartu da. Finkako hustubide edo hodiren bat ukituz gero, berrezarri eginen da.

3. Alegazioa onartu da.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, Nafarroako Gobernuak 2007ko uztailaren 16ko Erabakiaren bidez eginiko presako okupazioaren adierazpena ondoren egin beharreko aldaketei ere aplikatuko zaie.

Horrenbestez, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuaren txosten eta proposamenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuaren bidez emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Pirinioetako Autobiaren 3. tarteko (Izko-Judasen Benta) 3. proiektu aldatua" jendaurrean egoteko aldia ebaztea, azalpen zatian adierazi bezala.

2. "Pirinioetako Autobiaren 3. tarteko (Izko-Judasen Benta) 3. proiektu aldatua" behin betikoz onestea.

3. "Pirinioetako Autobiaren 3. tarteko (Izko-Judasen Benta) 3. proiektu aldatuak" ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betikoz onestea.

4. "Pirinioetako Autobiaren 3. tarteko (Izko-Judasen Benta) 3. proiektu aldatuak" ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, banakako zitazioaren bidez, 2009ko apirilaren 6an, 7an eta 8an Irunberriko eta Urraulbeitiko herriko etxeetan ager daitezen, ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak eta, beharko balitz, behin betiko okupaziokoak, egiteko.

5. Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, perituak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

6. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietatik hedadura handienekoa duen batean eta Irunberriko eta Urraulbeitiko herriko etxeetan. Halaber, ohartarazten da argitalpen hau Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatzen diren ondorioetarako ere egiten dela.

7. Foru agindu honek ez dio administrazio bideari bukaera ematen, eta haren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo :bon.ean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek administrazio publikoentzako administrazio bideari bukaera ematen dio. Dena den, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi edo, hala bada, argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

8. Foru agindu hau Irunberriko eta Urraulbeitiko udalei, Bide Zerbitzuari eta Arián, Construcción y Gestión de Infraestructuras, S.A. enpresari jakinaraztea.

Iruñean, 2009ko martxoaren 9an.-Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Laura Alba Cuadrado.

Iragarkiaren kodea: F0911522