35. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

20/2008 FORU DEKRETUA, martxoaren 2koa, Pedro José Cebrián Leyún jauna Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen eta Finantza Politikaren Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuko zuzendariak Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, foru dekretuen bidez, kasuan kasuko departamentuko kontseilariak proposaturik.

Hori horrela, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2009ko martxoaren 2an egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Pedro José Cebrián Leyún jauna Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen eta Finantza Politikaren Zerbitzuko zuzendari izendatzea.

2. Foru dekretu hau interesdunari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuari jakinaraztea.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Lekarozen, 2009ko martxoaren 2an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Álvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0911286