II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
ZIZUR NAGUSIA
Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda. Zizur Nagusiko Udalean obretako bigarren mailako ofizial izateko lanpostu huts bat, gora egiteko lehiaketaren bidez betetzeko deialdia
Zizur Nagusiko alkateak, 2009ko otsailaren 16an, 75 zenbakiko dekretuaren bidez, honako ebazpen hau eman zuen:
"Zizur Nagusiko Udaleko obretako bigarren mailako ofizial izateko lanpostu huts bat, gora egiteko lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren 4.1 oinarrian ezarritakoari jarraituz, eskabideak aurkezteko epea iragan baita, bidezko da onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea. Deialdi hori Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak 2008ko azaroaren 7an onetsi zuen eta 2008ko 147. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 3an argitaratu zen. Horrenbestez,
Ebatzi dut:
Lehenbizikoa.-Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda hau onestea:
Onartuak:
MUNIAIN IRURITA, JOSÉ ANTONIO
SALINAS MAEZTU, JESÚS MARÍA
Baztertuak: inor ez.
Bigarrena.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan."
Zizur Nagusian, 2009ko otsailaren 16an.-Alkate udalburua, Pedro Huarte Iribarren.
Iragarkiaren kodea: L0902554