31. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

52/2009 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Osasun Publikoaren Zerbitzuko zuzendari nagusiak emana, Fegan S. XXI, S.L. entitateari baimena ematen diona ingurumenean eta elikagaien industrietan pestizidak erabiltzen dituzten tratamenduei buruzko prestakuntza ikastaro oinarrizkoa egiteko.

2009ko otsailaren 23an, Fegan S XXI, S.L. entitateak (IFZ: B50784560; helbidea: Severo Ochoa kalea, 5, 50011 Zaragoza) ingurumenean eta elikagaien industrietan pestizidak erabiltzeko prestakuntza ikastaro oinarrizko bat egiteko baimena eskatu zion Osasun Publikoaren Institutuari; eskaerarekin batera, ziurtagiri bat aurkeztu zuen ikastaroaren homologazioa frogatzen duena, Osasun eta Kontsumo Ministerioko Osasun Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Nekazaritzako Zuzendaritza Nagusiak 2002ko otsailaren 1ean hartutako baterako ebazpenaren bidez eman baitzen homologazio hori, eta beste agiri bat urtarrilaren 22ko 50/1996 Foru Dekretuaren 9.2 artikuluan ezarritakoa betetzen dela frogatzeko. Foru dekretu horren bitartez arautu ziren Pestiziden Establezimendu eta Zerbitzuen Erregistro Ofizialaren inskripzioa eta funtzionamendua, Pestizida Arriskutsuen Mugimenduen Liburu Ofizialaren arautegia eta Nafarroako Foru Komunitatean pestizidak erabiltzeko gaitasuna lortzeko ikastaroak eta agiria.

Eskaerarekin batera aurkeztu diren agirien nahikotasunari dagokionez, Osasun Publikoaren Institutuko Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuak eman duen aldeko txostena erantsi da.

Osasun zuzendari nagusiak martxoaren 23ko 454/2007 Ebazpenak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. B50784560 IFZa duen Fegan S. XXI, S.L. entitateari baimena ematea ingurumenean eta elikagaien industrietan pestizidak erabiltzen dituzten tratamenduei buruzko prestakuntza ikastaro oinarrizkoa egiteko. Ikastaroa 2009ko martxoaren 16an, 23an eta 30ean eta apirilaren 6an eta 20an izanen da, Iruñean, eta guztira 20 ikastordu izanen ditu.

2. Ikastaroa egin eta hurrengo 15 egunetan entitate antolatzaileak ebaluazio proba gainditu duten ikasleen zerrenda igorriko dio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Publikoaren Institutuari, eta, gainera, ondoko datu hauen berri zehatza ere emanen dio: ikastaroa noiz eta non egin den eta gainditu duten ikasleen izena eta bi deitura, helbideak eta nortasun agiri nazionalaren zenbakiak.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea ikastaroaren berri, pestiziden bidezko tratamenduak egiteko prestakuntza ikastaroen homologazioaren arautegia ezartzen duen 1994ko martxoaren 8ko Aginduaren laugarren artikuluko bosgarren lerroaldean finkatutakoari jarraikiz.

4. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Publikoaren Institutuko Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen honen berri ematea Fegan S.XXI, S.L.ri eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Osasuneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2009ko otsailaren 25ean.-Osasun Publikoaren Zerbitzuko zuzendari nagusia, María Soledad Aranguren Balerdi.

Iragarkiaren kodea: F0902740