I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
10/2009 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko antolaketako goi mailako teknikari izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena, epaimahaia osatuko duten langileen ordezkariak izendatzen dituena eta oposizioaren lehenbiziko ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua finkatzen dituena.
Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak, urriaren 17ko 184/2008 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Antolaketako goi mailako teknikari izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2008ko 133. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 31n.
Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 17an emandako 230/2008 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpena 2009ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 2an.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.
Beste alde batetik, bidezkoa da langileen batzordeak proposatutako bi kide izendatzea, langileak epaimahaian ordezkatzeko.
Azkenik, deialdiaren 6.1 oinarrian ezarritakoari jarraikiz, oposizioaren lehenbiziko ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua zehazten dira.
Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskumenak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskudantziak erabiliz, azaroaren 5eko 235/2007 Foru Dekretuaren bidez eman zaion idazketaren arabera,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko antolaketako goi mailako teknikari izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Zerrenda eranskinean ageri da.
2. Izendatzea, langileak ordezkatzeko eta langileen batzordeak proposatuta, Javier Barinaga Adrián mahaikide eta Laura Jiménez Díaz haren ordezko.
3. Adieraztea oposizioaldiko lehenbiziko ariketa 2009ko apirilaren 25ean (larunbata), 09:00etan, eginen dela, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasgelategiko 112. gelan (Arrosadiko campusa, zk.g.). Ariketarako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela agertu beharko dute. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietakoren baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.
4. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, hala ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan.
Iruñean, 2009ko otsailaren 27an.-Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza.
ERANSKINA
Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
-Txanda irekia.
Onartuak:
AMORÓS VICENTE, CAROLINA
ANTOÑANA GARRALDA, DAVID
AQUERRETA CANGAS, MARÍA CRUZ
ARRESE-IGOR GOÑI, MARÍA JESÚS
AYLÓN AGUADO, ANA AGUSTINA
AZCONA ARRAIZA, SARA
BARBERO EGIDO, CARLOS
BERUETE ESAIN, MARÍA PILAR
CIRIZA CASTRO, ESTER
CRESPO MIGOYA, CAROLINA
CRUCHAGA HERRERA, NAIARA
DE MIGUEL ÁLVAREZ, MARÍA
DOMÍNGUEZ BERGES, MARÍA ROSA
ECHARRI LAURENZ, ZURIÑE
ECHEGARAY EZCURRA, IÑIGO
EIZAGUIRRE ALCORTA, ANTONIO MARÍA
ERREA IRISARRI, ALBERTO
ETAYO VIDAL, IÑIGO
FERNÁNDEZ DE MENDÍA MARTÍNEZ DE MANDOJANA, ANA ISABEL
FERNÁNDEZ ESTANGA, NEREA
FONTANES ZURDO, AINARA
GALINDO SALDÍAS, SERGIO
GARCÍA SALVADOR, EVA MARÍA
GARNICA BELOQUI, JUAN IGNACIO
GARRALDA SOLA, ROSA MARÍA
GONZÁLEZ SOPELANA, RAFAEL
HUARTE URRICELQUI, MARÍA ISABEL
IRAZOKI IBARRA, ÍÑIGO
LARRAMENDI GALDUROZ, AINHOA
LARRAYA IRIGOYEN, LAURA
LARREA ARMAÑANZAS, EDUARDO
LIZARRAGA PÉREZ, SILVIA
LUMBRERAS ÍÑIGO, AURELIA
MARTÍN PASCUAL, MAITE
MARTÍNEZ SÁEZ, JOSÉ LUIS
MENA ZABALA, BEATRIZ
MENDOZA JIMÉNEZ, MIRIAM
MONCADA DURRUTI, MARÍA BELÉN
OLIVER CARBONELL, MARÍA AMPARO
PEDREGAL FERNÁNDEZ, MARÍA TERESA
PEÑA JIMÉNEZ, MARÍA BEGOÑA
PÉREZ ESÁIN, ERNESTO MANUEL
PULIDO GARCÍA DE VICUÑA, ALEXANDER
RAMOS LÓPEZ, JORGE
ROA ROS, MARCIAL EUGENIO
ROMERO SOTO, PEDRO PABLO
SÁENZ SÁINZ, LOREA
SALTERÁIN GANDARIAS, IRACHE
SAN MILLÁN ANGÓS, MARÍA ELENA
SAN ROQUE ASTONDOA, IÑAKI
SÁNCHEZ MARTÍNEZ, JOSÉ MARÍA
SIREIX, JULIA FABIANA
SOBRADO GARCÍA, RAQUEL
TELLÓN OYAREGUI, MARTÍN JOSÉ
TRINCADO VICENTE, MARÍA ELENA
UGARTE PRIN, ISIDRO ÁNGEL
VEGAS ARRIBAS, LORENA
VÉLEZ FERREIRA, EVA MARÍA
VIZCAY CAPAPAY, CAROLINA
YARNOZ FLORISTÁN, JAVIER
Baztertuak:
Tasak ordaindu dituztela ez frogatzeagatik:
DE MIGUEL GARCÍA, ROBERTO
Eskaera epez kanpo aurkezteagatik:
ARTO LIZARRAGA, DAVID
Eredu ofizialaren araberakoaz besteko eskabidea aurkezteagatik:
FERNÁNDEZ DE MENDIOLA PINEDO, CRISTINA
-Igoera txanda.
Onartuak:
CILVETI JIMÉNEZ, FRANCISCO JOSÉ
DÍAZ JIMÉNEZ, JULIÁN PEDRO
DONÁZAR ANDRÉS, JESÚS VICTOR
ERREA IRISARRI, RAQUEL
FERNÁNDEZ CARRERO, ANA MARÍA
GAMBOA ZABALO, MARÍA JESÚS
HERNÁNDEZ ORTÍN, JESÚS TEODORO
IDOATE PLATERO, BEATRIZ
JUAMPÉREZ EGUINOA, MARÍA BELÉN
MAYO FALQUE, PILAR
MONEO VILDA, MARÍA CARMEN
MUNÁRRIZ NUIN, ESTEFANÍA
MUTILVA CONTRERAS, MARÍA TERESA
REY ESCALERA, MARÍA ASUNCIÓN
SAN MIGUEL MONTOYA, IGNACIO
SEBASTIÁN ROMERO, FRANCISCO JAVIER
ZABALA GONZÁLEZ, MARÍA JOSÉ
Baztertuak: inor ez.
Iragarkiaren kodea: F0902698