II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
IRUÑA
Diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdia, norbere, gizarte eta laneko prestakuntzaren lagungarri diren diru prestazioetarako. 2009. urtea
Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2009/02/06an emandako ebazpenaren bitartez, deialdi publikoa onetsi zuen, diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko, 2009. urtean, norbere, gizarte eta laneko prestakuntzaren lagungarri diren diru-prestazioetarako.
Oinarrien xedea: aipatutakoa.
Esleitzeko era: deialdi publikoa.
Gehienez aurreikusitako zenbatekoa, urtean: 76.000,00 euro.
Oinarriak, non: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean -Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7 eta 9)- eta Zapateria kaleko 40-3.ean.
Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu: Iruñeko Udaleko Gizarteratzeko eta Lanera bideratzeko Programan, eskatutako agiriak aurkeztuz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen den egunetik hasita eta 2009ko abenduaren 31 bitarte.
Iruñean, 2009ko otsailaren 6an.-Gizarte Ongizate eta Kirol Zinegotzi Delegatua, Javier Lorente Pérez.
Iragarkiaren kodea: L0910204