II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.1. Baimen eta lizentziak
VILLATUERTA
Jarduera sailkatua
Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.
Eskatzailea: Talleres Lamaison, S.L. Jarduera: pieza, profil eta xaflen biltegia, eta profileria eraldatzeko lantegia. Tokia: Tafallako errepidea, 3; 4 eta 9. nabeak, Villatuertako San Miguel industrialdean.
Villatuertan, 2009ko otsailaren 9an.-Alkate udalburua, Patxi Martínez de Goñi Urritzelki.
Iragarkiaren kodea: L0910215