II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
ERROIBAR
Hasierako onespena Udalaren 2009ko lan publikoaren eskaintzari
Erroibarko Udalak 2009ko otsailaren 4an egin osoko bilkuran hasiera batean onetsi zuen 2009ko lan publikoaren eskaintza, Nafarroako Toki Administrazioaren 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluak eta harekin bat egiten duen araudiak dioenarekin bat eginez.
Nafarroako Toki Administrazioaren Foru Legearen 275. artikuluak ezarritakoa betetzeko espedientea jendaurrean egongo da hamabost lan eguneko apean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.
Jendaurreko epean erreklamaziorik egon ezean, behin betiko onetsitzat emango da.
Erroibarren, 2009ko otsailaren 5ean.-Alkatea, Enrique Garralda Erro.
Iragarkiaren kodea: L0910196