26. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERGOIENA

Alkatearen eginkizunak alkateordeari eskuordetzea

Tomás Andueza Elso, Ergoieneko alkateak, 2009ko otsailaren 11n, 06/2009 Ebazpena eman zuen:

Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2658/1986 Errege Dekretuko 47.1 artikulua, alkateordeei dagokie alkatearen eginkizunak egitea izendapen ordenaren arabera, alkatea kanpoan, eri edo ezindurik egoteagatik bere eskudantziak betetzerik ez duenean.

Oporrak direla bide udalerritik kanpo ibiliko naizenez 2009ko martxoaren 8tik 2009ko martxoaren 17 arte.

EBATZI DUT:

Lehendabizikoa.-Alkatearen eginkizunak José Ignacio Gurutxarri Lacunza alkateorde bakarraren esku uztea, 2009ko martxoaren 08tik martxoaren 17 arte, egun horietan Ergoienetik kanpo egonen naizelako, oporretan.

Bigarrena.-Ebazpen honen berri ematea José Ignacio Gurutxarri Lacunza, eta erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ergoienean, 2009ko otsailaren 11n.-Alkatea, Tomás Andueza Elso.

Iragarkiaren kodea: L0910242