26. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

21/2009 EBAZPENA, otsailaren 5ekoa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, Xulapaingo Udalari eta Aristregiko Kontzejuari entzutea eman eta kontzeju horren iraungipen espedientea jendaurrean jartzen duena.

Aristregiko Kontzejuko 14 bizilagunek Nafarroako Gobernuari eskatu diote kontzejua toki entitate gisa iraungitzeko epedientea tramitatzeko. Kopuru horrek Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 44.1. artikuluko 1. idatz-zatiko a) letran ezarritako gehiengoa osatzen du.

Espedientea instruitu delarik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 84. eta 86. artikuluetan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da Xulapaingo Udalari eta Aristregiko Kontzejuari entzutea ematea eta kontzeju hori iraungitzeko espedientea hilabetez jartzea jendaurrean.

Horrenbestez, Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 121/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Aristregiko Kontzejua iraungitzeko espedientea dela eta, Xulapaingo Udalari eta Aristregiko Kontzejuari berari entzutea ematea hilabetez, eta espedientea jendaurrean jartzea hilabetez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, pertsona fisiko edo juridiko guztiek egoki iruditzen zaizkien alegazioak egin ahal izateko.

2. Ebazpen hau Xulapaingo Udalari eta Aristregiko Kontzejuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Urriaren 25eko 288/1990 Foru Dekretuaren 5. artikuluari jarraikiz, Nafarroako Toki Entitateen Erregistroan behar den idatzoharra egin dadila agintzea.

Iruñean, 2009ko otsailaren 5ean.-Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Pedro Blas Pegenaute Garde.

Iragarkiaren kodea: F0910157