25. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

285/2009 EBAZPENA, otsailaren 2koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako tituludun izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta oposizioaren lehenbiziko ariketa noiz eginen den adierazten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, irailaren 16an emandako 2949/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako tituludun izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2008ko 122. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 6an.

2008ko abenduaren 17an eman eta 2009ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 9an, argitaratu zen 3881/2008 Ebazpenaren bidez deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi eta Administrazio Erroko Langileen Batzordeak langileen ordezkari gisa jarduteko proposatutako mahaikideak izendatu ziren.

Erreklamazioen epea bukaturik, bidezko da izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako tituludun izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, eranskinean ageri dena, onestea.

2. Oposizioaldiko lehenbiziko ariketa 2009ko martxoaren 30ean, astelehenarekin, eginen dela adieraztea, 10:00etan, UHUNeko ekitaldi aretoan (Sadar errepidea, zk.g., Iruña). Ariketarako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela agertu beharko dute. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietakoren baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

4. Ebazpen hau mahakideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Adieraztea interesdunei ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dutela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

Iruñean, 2009ko otsailaren 2an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA - GOI MAILAKO TITULUDUNA (37445 LANPOSTUA)

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

-Txanda irekia

Onartuak:

ALBERO ROSA, HONORATO JESUS

ARAGON HIDALGO, JESUS

ARANGUREN AUSEJO, CARMEN

ARANGUREN AUSEJO, OLGA

AROCENA MARTINEZ DE IRUJO, MARIA MARTA

ARRIETA MATEO, MARTA

AUSEJO MORAS, LORENA

AYESA MERINO, JAVIER

AZCONA ARRAIZA, SARA

AZPIROZ ECHECOLENEA, AMAIA

BARRIOLA EUGI, JOKIN

BRIÑOL ERNETA, KATRIN

CENOZ GARAYOA, LAIDA

CRUZ LATORRE, GLORIA

DIEZ DIEZ, CRISTINA

DOMINGUEZ BERGES, MARIA ROSA

ECHEVERRIA ARAMBILLET, MARIA CARMEN

ERICE JIMENEZ, JOSE MARIA CRUZ

FERNANDEZ DE MENDIA MARTINEZ DE MANDOJANA, ANA ISABEL

FERNANDEZ GARCIA, JOSE JAVIER

FERNANDEZ GARCIA, MARIA

FERNANDEZ GARCIA, MARIA ALBA

FERNANDEZ PAN, ISABEL

FERNANDEZ ROMERO, IGNACIO

FRECHILLA MANSO, SILVIA

GAINZA ERRO, MARIA PIA

GARBISU ALBERDI, LEIRE

GARCIA DIAZ, JESUS MARIA

GARCIA SALVADOR, EVA MARIA

GIL LERGA, MARIA ANTONIA

GINZA TEJEDOR, AMAIA

GOMEZ SAN JOSE, JERONIMO

GOMEZ VIVANCOS, ESTHER

GOÑI SOTO, ARITZ

GONZALEZ MARTINEZ, BEATRIZ

GOYA ESCUDERO, PAULA

GUTIERREZ MARTINEZ, IRENE

HUARTE URRICELQUI, MARIA ISABEL

JIMENEZ MUTILOA, MARIA CARMEN

LABRADOR GONZALEZ, MARIA ISABEL

LACUNZA CLEMENTE, PEDRO

LAFUENTE RECALDE, IDOIA

LARRAMENDI GALDUROZ, AINHOA

LARREA ARMAÑANZAS, EDUARDO

LASHERAS MONTAÑES, FRANCISCO

LIZOAIN MENDOZA, MARIA JOSE

MARDONES ARRASTIA, JESUS ANGEL

MARTIN PASCUAL, MAITE

MARTINEZ URMENETA, ANGELA

MARTIRENA IRURETA, CARLOS

MAULEON DE ANTONIO, FERNANDO

MENDIVIL BARANDALLA, BEATRIZ

MONTERO ROMAN, MARIA

PALOMO MATEOS, SONIA

PEREZ BERASATEGUI, MARIA JOSE

PEREZ CORERA, FATIMA

PEREZ ZUBELDIA, SILVIA

PLA AMIGOT, EKHIÑE

REMIREZ MARQUINEZ, CRISTINA

RODRIGUEZ DEAN, PATRICIA

SAN ROQUE ASTONDOA, IÑAKI

SANCHEZ HERRERO, NAHIKARI

SANTESTEBAN ARANA, LUIS MARIA

SANTESTEBAN MURUZABAL, HECTOR

SILAR, MARIO

SUESCUN SANZ, LEYRE

TORRES DE ESTEBAN, MARIA DEL MAR

URETA AIZCORBE, MAIDER

VALDEANDE BERDONCES, ALEJANDRO

VIDAURRE GARDE, IRENE

VITALLE AIZPURU, AINARA

YANIZ ARBIZU, MAITE

YOLDI ECHARREN, JOSE ROBERTO

ZARATIEGUI ESCUCHURI, SUSANA

Baztertuak:

Azterketa egiteko eskubidea ordaindu beharrik ez daukala osorik ez frogatzeagatik:

ANTOÑANA GARRALDA, DAVID

Azterketa egiteko eskubidea ordaindu duela ez frogatzeagatik:

AGUILERA INES, JAVIER

Eskabidea sinatu gabe aurkezteagatik eta azterketa egiteko eskubidea ordaindu beharrik ez daukala osorik ez frogatzeagatik:

ARTO LIZARRAGA, DAVID

Iragarkiaren kodea: F0902369