25. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

268/2009 EBAZPENA, otsailaren 2koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako euskara teknikari izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Lehiaketako parte-hartzaile bakarrak lanpostua aukeratzea ezinezkoa duenez, bere atxikipen eremua eta lehiaketaren xedeko lanpostuarena bera baita, deialdiaren 10.1 oinarriak ezartzen duenari jarraikiz, deialdia bete gabe utzi da.

Deialdia 2008ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 2an.

Iruñean, 2009ko otsailaren 2an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza. F0902436

Iragarkiaren kodea: F0902436