25. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ANTSOAIN

Antsoaingo Euskara Patronatua desegiteko erabakia. Behin betiko onespena

Antsoaingo Udalak, 2009ko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, legezko quoruma zuela, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Antsoaingo Euskara Patronatua desegiteko erabakia behin betiko onestea, Kontzejuaren Hogeiko Batzarrak 1983ko apirilaren 13an hartutako erabakiaren bidez sortu zena, eta, hartara, haien iraungipena deklaratzea.

2. Behin betiko erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Nafarroako Foru Komunitateko administrazioari erabakiaren berri eman beharko zaio, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 196.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Antsoainen, 2009ko urtarrilaren 29an.-Alkatea, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L0901607