25. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

539/2008 FORU AGINDUA, abenduaren 31koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, Foruzaingoko kideek Nafarroako Foruzaingoaren Kontseiluan izanen dituzten ordezkariak aukeratzeko prozesua bukatutzat ematen duena.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak urriaren 24an emandako 418/2008 Foru Aginduaren bidez, Foruzaingoko kideek Nafarroako Foruzaingoaren Kontseiluan izanen dituzten ordezkariak aukeratzeko hauteskundeetarako deia egin eta hautapen prozesuaren arauak onetsi ziren.

Foru agindu horretan ezarritako epea bukaturik eta hautagai-zerrenda bakar bat ere aurkeztu ez denez, Hauteskunde Batzordeak hauteskunde prozesua bukatutzat emateko proposamena egin du.

Horrenbestez, Barne zuzendari nagusiak proposaturik,

AGINDU DUT:

1. Foruzaingoko kideek Nafarroako Foruzaingoaren Kontseiluan izanen dituzten ordezkariak aukeratzeko, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak urriaren 24an emandako 418/2009 Foru Aginduaren bidez onetsitako hauteskunde prozesua bukatutzat ematea.

2. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko abenduaren 31n.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0900783