22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

292/2008 EBAZPENA, otsailaren 2koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan fisioterapeuta izateko 11 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko izangai onartuen behin betiko zerrendan Luis Miguel Pasalodos Heras eta María Cruz Juanbeltz Martínez sartzen dituena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, apirilaren 30eko 725/2008 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan fisioterapeuta lanpostu huts batzuk oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2008ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 13an.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak, urtarrilaren 21eko 28/2009 Foru Aginduaren bidez, onartu egin ditu Luis Miguel Pasalodos Heras eta María Cruz Juanbeltz Martínez jaun-andreek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak irailaren 17an eman 2156/2008 Ebazpenaren kontra aurkezturiko gora jotzeko errekurtsoak. Ebazpen horren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan fisioterapeuta izateko 11 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu ziren izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Interesdunek behar den garaian parte hartzeko eskabidea aurkeztu dutenez, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrendan sartzea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan fisioterapeuta izateko 11 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko izangai onartuen behin betiko zerrendan Luis Miguel Pasalodos Heras (euskaraz dakiela frogatu du) eta María Cruz Juanbeltz Martínez sartzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deialdiak Tramitatzeko Atalari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko otsailaren 2an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F0901914