22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

BURLATA

Deialdia, Burlatako Udaleko administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Udal honetako alkateak ebazpena eman du gaurko egunean. Hona hemen testua:

"1. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, Burlatako Udaleko administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian, 2008ko 128. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, urriaren 20an. Lanpostuak 6.15 zenbakia du plantilla organikoan eta Burlatako Udaleko Gizarte Ongizate Departamentuari atxikita dago.

Onartuak:

ARCELUS VIZCARRONDO, OLGA

VENTURA BASTERRICA, MARÍA VICTORIA

Baztertuak:

MORENO TIHISTA, OSCAR (1) (2)

Baztertzeko arrazoiak:

(1) Nortasun agiri nazionalaren kopia egiaztatua edo horren pareko dokumenturen batena ekarri ez izana (deialdiaren 4.3 oinarria).

(2) Izangaia zer lanpostutan eta zer mailatan dagoen, eta administrazio publikoetan zer antzinatasun aitortzen zaion, haien egiaztagiria ekarri ez izana (deialdiaren 4.3.c oinarria).

2. Honako hau izanen da epaimahaiaren behin betiko osaera:

Mahaiburua: José Muñoz Arias, Burlatako Udaleko alkatea.

Ordezkoa: José Antonio Villanueva Oyarzabal, Burlatako Udaleko zinegotzia.

1. mahaikidea: Mikel Oscáriz Zabaco, Burlatako Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Cristina Fabo Legarda.

2. mahaikidea: Ricardo Luque García, Burlatako Udaleko Gizarte Ongizate Unitateko burua.

Ordezkoa: Gemma Mañú Echaide, Burlatako Udaleko Moldegabezia Psikosozialaren eta Drogamenpekotasunen Prebentzioko teknikaria.

3. mahaikidea: María Angeles Otsoa Axpe, Burlatako Udaleko langileen ordezkaria.

Ordezkoa: Ana Sada Urabayen, Burlatako Udaleko langileen ordezkaria.

Mahaikide idazkaria: Iñigo Anaut Peña, Burlatako Udaleko Giza Baliabideen zuzendaria.

Ordezkoa: M.ª del Mar Echaide Baigorri, Burlatako Udaleko administrari-ofiziala.

3. Orobat, jakinarazten da ariketaren lehen proba 2009ko martxoaren 12an eginen dela, 08:30ean, Burlatako Kultura Etxean (Bentetako ingurubidea, 1-3). Gaitasun burokratiko administratiboei buruzko hainbat proba psikotekniko egin beharko dira, Nafarroako Psikologia Aplikatuaren Institutuak (INAP) prestaturik.

Burlatan, 2009ko otsailaren 2an.-Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0901872