22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

RIBAFORADA

2009ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Onespena

Alkatetzaren 2009ko urtarrilaren 19ko ebazpenaren bidez onetsi zen Ribaforadako Udalaren bulegoetako langileen 2009ko lan-egutegia, honako arau hauei jarraikiz: 468/2008 Ebazpena, ekainaren 3koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2009ko jaiegunak ezartzen dituena, eta 1027/2008 Ebazpena, azaroaren 28koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko herrietako 2009ko jaiegun ordainduak, errekuperatu behar ez direnak, ezartzen dituena.

Horrenbestez, honako hauek dira Udalaren zerbitzuko langileen 2009ko aste tarteko jaiegunak:

Urtarrilaren 1a: Urteberri.

Abuztuak 2, 3 eta 4: San Blas bestak.

Martxoaren 19a: San Jose.

Apirilaren 9a: Ortzegun Saindua.

Apirilaren 10a: Ortziral Saindua.

Apirilaren 13a: Pazko biharamuna.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Uztailaren 25a: Santiago eguna.

Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

Abuztuaren 24tik 29ra bitarte: San Bartolome bestak.

Azaroaren 1a: Omiasaindu.

Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Abenduaren 24a: Gabon eguna.

Abenduaren 25a: Eguberri.

Abenduaren 31: Urtezahar eguna.

Epeak zenbatzeko 2009. urtean baliogabeak izanen dira bai igande guztiak bai aipaturiko egun horiek ere, honako hauek izan ezik: otsailaren 2a eta 4a; abuztuaren 28a eta 29a; eta abenduaren 24a eta 31.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Ribaforadan, 2009ko abuztuaren 21an.-Alkate udalburua, María Nuria Ruiz Huguet.

Iragarkiaren kodea: L0901344