22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

UHARTE

2009ko lan egutegia

Uharteko Udalak, 2008ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste. Hona haren xedapen zatia:

Lan zuzendari nagusiak ekainaren 6ko 457/2007 Ebazpenean, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2008ko asteguneko jaien egutegi ofiziala ezartzen baita, eta Nafarroako Foru Komunitearen Administrazioan 2008ko asteguneko jaiegunen egutegia eta urteko lanordu kopuruaren banaketa finkatzen duen abenduaren 5eko 540/2007 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiz.

Ondokoa erabaki da gehiengo osoz:

1. Asteguneko jaiegunen 2009ko egutegia onestea Uharteko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat (musika patronatukoak izan ezik, kontseiluak onesten baitu horientzako egutegia). Hona, zehazturik:

Urtarrilaren 1a: Urteberri.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Martxoaren 19a: San Jose

Apirilaren 9a: Ortzegun Saindua.

Apirilaren 10a: Ortziral Saindua.

Apirilaren 13a: Pazko biharamuna.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Uztailaren 25a: Santiago eguna.

Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

Irailaren 21, 22 eta 23a: herriko bestak.

Urriaren 12a: Jaiegun Nazionala.

Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri.

2. Honako baldintza hau ezarri da abenduaren 4ko eta 7ko zubiei begira:

Zabalik egonen dira Udalaren eta Kirol Patronatuaren zerbitzu guztiak; hortaz, alkateak eta langileen ordezkariek adostuko dute zenbat langile egon beharko da lanean egun horietan.

Egun horietan (abenduaren 4an edo abenduaren 7an edo bietan) jaieguna hartzen ez duten langileek aukera izanen dute beste egun bat/batzuk hartzeko urtean zehar, bai elkarren segidan bai banaka, eta libre izanen dute beren oporraldiei metatu ala ez.

Zubiak hartzen ez dituzten horiek urtean zehar beste jaiegun bat edo gehiago hartzeko aukera izanen dutenez, abenduaren 4an eta 7an egindako zerbitzuak ez dira konpentsatuko jaieguneko lanaldiei dagozkien ordainsariekin (Albienteen Zerbitzuan abenduaren 4an arituko direnen kasuan izan ezik).

3. Uharteko Udaleko administrazioko lanaldiaren urteko kopurua 1.592 ordukoa da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera, eta honela banatuko da:

a) Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 15 minutukoa izanen da.

4. Abenduaren 27ko herriko jaia, igandea denez, 2009ko abenduaren 4ra aldatuko da.

Uharten, 2009ko urtarrilaren 28an.-Alkatea, Francisco Javier Basterra Basterra.

Iragarkiaren kodea: L0901527