22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZUBIETA

Planeamendurako Arau Subsidiarioen aldaketa xehakatua. Hasierako onespena

Zubietako Udalak, 2008ko azaroaren 21ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Andrea Mendiburu Mugicak sustatu duen aldaketa puntual xehakatua, unitate berria sortzeko 4. poligonoko 30. partzelan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkezteko.

Zubietan, 2008ko abenduaren 9an.-Alkatea, Francisco Michelena Celayeta.

Iragarkiaren kodea: L0901197