22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TAFALLA

Hirigintza hitzarmena, Hidrostank, S.L., Talleres Olite, S.L., Construcciones Sanzol, S.A. eta Alpi Sistemas, S.L. enpresen eta Tafallako Udalaren artean

Tafallako Udalak, 2008ko abenduaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, bertzeak bertze, honako erabaki hau hartu zuen:

2008ko azaroaren 25ean, sarrera erregistroko zenbakia 5601 zuela, Fernando Nuin Tancok hirigintza hitzarmena aurkeztu zuen, Tafallako Udalaren eta Hidrostank, S.L., Talleres Olite, S.L., Construcciones Sanzol, S.A. eta Alpi Sistemas, S.L. enpresen artean sinatzekoa, 35/2002 Foru Legearen 24.2 artikuluari jarraikiz tramita dadin.

Ikusirik Hirigintza Zerbitzuetako Alorreko zuzendariak luzatutako txostena, 2008ko abenduaren 4koa, eta orobat ikusirik aholkularitza juridikoaren txostena, 2008ko abenduaren 18koa, eta Kontu Hartzailetzarena, 2008ko abenduaren 16koa.

Ikusirik Hirigintza Batzordearen irizpena, 2008ko abenduaren 11koa, erabaki da:

20 egunez jendaurrean edukitzea, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, 2008ko azaroaren 25ean aurkezturiko hitzarmena, Tafallako Udalaren eta Hidrostank, S.L., Talleres Olite, S.L., Construcciones Sanzol, S.A. eta Alpi Sistemas, S.L. enpresen artean sinatzekoa.

Onetsitako agiria udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz.

Tafallan, 2009ko urtarrilaren 21ean.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L0901434