22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

C.A. Osasuna: birzatitze proiektua, U.I. XXIII "Arrosadia-Sadar" unitateko zno-1 aldeko exekuzio unitateari dagokiona, Iruñeko Udal Planeko arz-21 banaketa eremuan. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2008ko otsailaren 3an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 3-feb-09 (3/UV)

"Ikusita Club Atlético Osasunak aurkeztu duen birzatitze proiektua, eta Udalaren Hirigintza Gerentziako Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak 2009-01-22an emandako txostenari jarraituz, honako hau erabaki da:

1.-Hasiera batean onestea U.I. XXIII "Arrosadia-Sadar" unitateko ZNO-1 birzatitzeko proiektua, Iruñeko Udal Planeko ARZ-21 banaketa eremuari dagokiona.

2.-Dokumentua behin betiko onetsi aurretik, eta espedientea jendaurrean denean egiten ahal diren aldaketak ukatu gabe, sustatzaileek haren testu bategina aurkeztu beharko dute, Udalaren Hirigintza Gerentziako Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak bere txostenean adierazitako zuzenketa eta aldaketak jasotzen dituela.

3.-Ukitutakoei erabaki honen berri ematea eta espedientea jendaurrean edukitzea hogei eguneko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita."

Iruñean, 2009ko otsailaren 6an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0902072