22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2009ko otsailaren 9an hartua, Bargotako Udaleko Kudeaketa Batzordeko beste kide bat izendatzen duena.

Abuztuaren 31ko 1137/2007 Errege Dekretuaren bidez, hauteskunde partzialetarako deialdia egin zen Bargotako Udalean, besteak beste, eta ez zen hautagai zerrenda bat bera ere aurkeztu.

Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 181.2 artikuluak 182. artikuluko hirugarren idatz-zatiari dagokionez xedatzen duenez, probintziako diputazioa edo, hala badagokio, dagokion autonomia erkidegoko organo eskudunak kudeaketa batzordea osatuko duten pertsonak izendatuko ditu.

Nafarroako Gobernuak 2007ko abenduaren 10ean hartu zuen erabakiaren bidez, Bargotako Udaleko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatu ziren. Horietako bat Fidel Martínez Aguirre izan zen, eta 2008ko abenduaren 4an dimisioa aurkeztu zuen.

Ondorioz, bidezkoa da dimititu duen kudeaketa batzordeko kidearen ordezkoa izendatzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Vanesa Mayayo Pinto Bargotako Udaleko Kudeaketa Batzordeko kide izendatzea, Fidel Martínez Aguirreren ordez.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Bargotako Udalari jakinaraztea.

Iruñean, 2009ko otsailaren 9an.-Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eleduna, Nafarroako Gobernuko idazkariaren ordez, Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F0902210