17. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3428/2008 EBAZPENA, abenduaren 30ekoa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Hezkuntzako Ikuskatzaileen Kidegoan sartzeko deialdian hautatu diren izangaiak praktiketako funtzionario izendatu eta praktikaldia egiteko destinoa esleitzen diena. Deialdia Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak otsailaren 18an emandako 345/2008 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, otsailaren 18ko 345/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Hezkuntzako Ikuskatzaileen Kidegoan sartzeko deialdia onetsi zuen.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 2an emandako 3292/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Hezkuntza Ikuskatzaileen Kidegoan sartzeko deialdia gainditu zuten izangaien zerrendak, hizkuntzen arabera emanak, onetsi ziren.

Deialdiaren hamargarren oinarrian ezarritakoarekin bat, bidezkoa da hautaturiko izangai batzuk praktiketako funtzionario izendatzea, hots, praktikaldia egitetik salbuetsita ez daudenak eta, orobat, salbuetsita egonda, praktiketako funtzionari gisa sartzea aukeratu dutenak, eta praktikaldia Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuan egiteko destinoa esleitzea.

Era berean, bidezkoa da, praktikaldia egitetik salbuetsita egonda, jatorrizko kidegoetan jarraituko duten izangai hautatuen zerrenda onestea. Jatorrizko kidegoetan jarraituko dute, hautapen prozeduraren espedientea onetsi eta Hezkuntzako Ikuskatzaileen Kidegoan karrerako funtzionario izendatzen diren arte.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak irailaren 19an emandako 155/2007 Ebazpenaren bidez esleitu zaizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ebazpen honen I. eranskinean azaltzen diren izangai hautatuak praktiketako funtzionario izendatzea eta, praktikak egin ditzaten, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuan lanpostuak esleitzea. Izendapenak 2009ko urtarrilaren 8tik aurrera izanen ditu ondorioak.

Jakinarazpena jaso eta hamar egun naturaleko epean izendatuek destinoak hartzen ez baldin badituzte, hautaprobei uko egiten dietela ulertuko da, eta praktiketako funtzionario izendatzearen ondoriozko eskubide guztiak galduko dituzte, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik.

2. Praktikaldia egitetik salbuetsita egonda, jatorrizko kidegoetan jarraituko duten izangai hautatuen zerrenda onestea. Jatorrizko kidegoetan jarraituko dute, hautapen prozeduraren espedientea onetsi eta Hezkuntzako Ikuskatzaileen Kidegoan karrerako funtzionario izendatzen diren arte. Zerrenda hori ebazpen honen II. eranskinean agertzen da.

3. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketarako Atalera, Nominen eta Aurrekontu-kontrolaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta praktiketako Ebaluazio Batzordera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2008ko abenduaren 30ean.-Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.

I. ERANSKINA

-Praktiketako funtzionarioak:

ARRIBILLAGA SAGASTIBELZA, JOSÉ JOAQUÍN

FERNÁNDEZ DE QUINCOCES M. DE BIRGARA, MIKEL

LOITEGUI ZUGASTI, ANA MARÍA

MARTÍNEZ MONGAY, ANA MARÍA

II. ERANSKINA

ALBENIZ BRATOS, ANDONI

BERIAIN TANCO, ALBERTO

DONCEL PAGOLA, JESÚS ALBERTO

HERRERA GONZÁLEZ, ROSARIO

LÓPEZ MUNILLA, MARÍA TERESA

Iragarkiaren kodea: F0900042