17. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BERIAIN

Ordenantzak. Behin betiko onespena

Beriaingo Udalak, 2008ko irailaren 4an egin bilkuran, bertzeak bertze erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa bat, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantzan.

Iragarki hau 2008ko 128. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 20an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betikoz onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Beriainen, 2009ko urtarrilaren 19an.-Alkatea, Rafael Blanco Pena.

BERIAINGO UDALAREN FUTBOL ZELAIA ALOKATZEKO PREZIOAK

Urteko alokairua (denboraldi osoa. Prezioa, partida bakoitzarena)

Erroldatuak:

2 partida hilabetean, urritik maiatzera. C.F. Beriáin, Higa eta Boscosen egutegien arabera.

Zelai erdia, argirik gabe: 680.

Zelai erdia, argiarekin: 920.

Zelai osoa, argirik gabe: 900.

Zelai osoa, argiarekin: 1040.

Erroldatu gabeak:

Lehiaketetarako soilik. 2 partida hilabetean, urritik maiatzera. C.F. Beriáin, Higa eta Boscosen egutegien arabera.

Zelai erdia, argirik gabe: 3500.

Zelai erdia, argiarekin: 3740.

Zelai osoa, argirik gabe: 6000.

Zelai osoa, argiarekin: 6240.

Alokairua, partida bakoitzerako

Erroldatuak:

Zelai erdia, argirik gabe: 40.

Zelai erdia, argiarekin: 55.

Zelai osoa, argirik gabe: 60.

Zelai osoa, argiarekin: 75.

Erroldatu gabeak:

Zelai erdia, argirik gabe: 250.

Zelai erdia, argiarekin: 265.

Zelai osoa, argirik gabe: 400.

Zelai osoa, argiarekin: 415.

-Alokairua, partida bakoitzerako: partida bakoitzerako alokairua da partida ofizial baten iraupena, horretan barne direla atsedenaldia eta luzapenak edo penaltiak, halakorik bada.

-Erroldatuak: ekipoak erroldatutzat hartuko dira baldin eta haien osakideen %60 Beriainen erroldaturik badaude.

-Argia: zelai erdiko partidetan, alde alokatua argituko da; zelai osoko partidetan, lau dorreak piztuko dira.

-Prozedura: eskabidea Beriáin futbol klubaren bulegoetan eginen da, gutienez ere 7 lanegun lehenago; gero, alokairuaren %50 ordaindu beharko da Rural Kutxan, alokairua baieztatu ondoan.

-Erabilpena baimendutakoan, arduradunen batek instalazioa zuzen erabiltzeko oharra sinatuko du.

-Partidaren egunean, alokairuaren gainerakoa ordainduko da, instalazioan berean.

-Salbuespenez, Beriaingo Udalak zenbateko horiek merkatzen ahalko ditu edo zelaiaren erabilpena dohainik utzi, herrirako intergarritzat jotzen dituen programa eta jarduerak egin daitezen (adin txikikoak, lehiaketak, ikastetxeak, programak eta taldeak, bertze batzuk).

Iragarkiaren kodea: L0900787