161. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

Aldaketa ordenantzan. Hasierako onespena

Pitillasko Udalak, 2009ko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantzaren 5. artikuluko aldaketa behin betikoz onetsiko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Pitillasen, 2009ko abenduaren 2an.-Alkatea, Amador Jiménez Herrero.

Iragarkiaren kodea: L0927848