161. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEASOAIN-EGILLOR

Ordenantza fiskalak. Hasierako onespena

Beasoain-Egillorko Kontzejuak, 2007ko abenduaren 22an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea ondoko ordenantza fiskal hauek:

Agiriak egin eta tramitatzeko tasak

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege berean jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Alderdi batek eskaturik, Kontzejuko administrazioak edo Kontzejuko agintariek beren eskumeneko agiriak emateagatik sortzen den Kontzejuko jarduerak eratzen du zergapeko egintza.

Ordaintzeko beharra

3. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da norberaren intereserako, Kontzejuko administrazioak edo Kontzejuko agintariek euren eskumenekoak diren edo izan behar duten edozein agiri luzatzeko eskatze hutsarekin.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Kontzejuko administrazioak edo Kontzejuko agintariek luzatzen dituzten edo beren eskumenekoak dituzten agiriak eskatu, sorrarazi edo haien onura jasotzen duten pertsona natural nahiz juridikoak dira subjektu pasiboak.

Ordaintzeko modua

Tasak esku-dirutan ordaindu beharko dira, honelaxe:

1. Eskabidea zein den hari dagokion zenbatekoaren ordaina, eskutan, eskatzen diren agiriak jaso baino lehen.

Tarifak

5. artikulua. Ordenantza honetako tarifak eranskinean agertzen dira.

Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak

6. artikulua. 1. Tasa sortutzat hartuko da agiria Kontzejuan aurkezten denean eta Kontzejuko bulegoetan ordenantzapeko eskabiderik ez agiririk ez da hartuko, ezta tramitatuko ere, aldez aurretik ez bada ordainketa egin.

2. Kontzejuko zigiluaren itzulketa behar duen agiririk ez da emanen, agiria ematen duen agintariak zeregin hori bete ez badu.

Aurrekariak bilatzeko eskaera orok tasa sorraraziko du, emaitza negatiboa bada ere.

7. artikulua. Kontzejuko Administrazioaren agirien eta berriemateen ardura duen agintariak Kontzejuko agiri zigiludun guztien sarrera eta irteerak zenbatuko ditu eta haien gaineko arrazoiak adieraziko.

Arau-hausteak eta zehapenak

8. artikulua. Administrazioaren dokumentu eta jakinarazpenen sarrera eta irteeren ardura dutenak eta Kontzejuko Diruzaintzaren arduraduna izanen dira iruzurraren erantzule. Iruzurra indarra duten xedapenetan ezarritako eran zigortuko da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatua aplikatuko da.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

Egillorren, 2009ko abenduaren 22an.-Kontzejuko burua, Bárbara Bassols Wolf.

AGIRIAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN
ORDENANTZA FISKALAREN TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Ziurtagiriak.

a) Ziurtagiriak, Kontzejuko agiritegian kontsulta egitea eskatzen dutenak: 5,00 euro.

b) Aurrekarien bilaketa Kontzejuko artxiboetan: 10,00 euro.

II. epigrafea.-Agirien fotokopiak, partikularrek eskatuak.

DIN A-4 tamainako kopia bakoitzeko: 0,15 euro.

DIN A-3 tamainako kopia bakoitzeko: 0,20 euro.

II. epigrafea.-Agirien konpultsa: 1-10 orri: 1,30 euro.

11-25 orri: 3,00 euro.

26-50 orri: 6,50 euro.

51-100 orri: 15,00 euro.

101-150 orri: 33,00 euro.

150 orri baino gehiago: 75,00 euro.

IV. epigrafea.-Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak (horrelakorik bada).

Ale bakoitza: 9,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L0927700