149. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa 2009ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2009ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 9an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Kreditu berezia 6. kapituluko ("Inbertsio errealak") kontu-sail batean, 75.855,05 eurokoa. Finantzaketa: diru-sarreretako 7. kapituluko ("Kapital transferentziak") kontu-sail baten bidez (60.684,05 eurokoa) eta 8. kapituluko ("Finantza-aktiboak") beste baten bidez (15.171,00 eurokoa).

Noainen, 2009ko azaroaren 3an.-Mankomunitateko burua, Miguel Enguita Orecilla.

Iragarkiaren kodea: L0926155