149. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Aurrekontuko 1, 2, 3 eta 4/2009 aldaketak

Garesko Udalak, 2009ko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 1, 2, 3 eta 4/2009 aldaketak Udalaren 2009ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/10998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Garesen, 2009ko azaroaren 5ean.-Alkatea, Feliciano Vélez Medrano.

Iragarkiaren kodea: L0926463