2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Diru-laguntza ematea
Iruñeko Udaleko Gizarte Ongizate Eta Kirol Zinegotzi Delegatuak ondoko ebazpena eman zuen, 2009ko azaroaren 9an:
RBD 09-NOV-09 (1/BD).
Ikusirik espedientean jasotako agiriak, ondokoa ebatzi dut:
1.-Ondoko erakundeei diru-laguntza ematea, ondoan adierazitako kopuruekin bat, aipatzen diren proiektuak egiteko:
ERAKUNDEA | PROIEKTUA | DIRU-LAGUNTZA PROPOSAMENA |
Juan Bonal fundazioa | Iruñeko Elkartasunaren astea | 1.189,00 euro |
Ekologistak Martxan Iruña | Chiapasetik, emakumeak mugimenduan, sareak egiten | 300,00 euro |
Proclade Yanapay fundazioa | Turismo arduratsua, Ekuadorreko garapen iraunkorraren alde | 680,00 euro |
GUZTIRA | 2.169,00 euro |
2.-Ordaintzeko betebeharra xedatu eta aitortzea, indarra duen gastuen aurrekontuko 70/46200/482090 kontusailaren kargura, ondoren zehaztutako zenbatekoekin bat:
DOK. ZK. | TITULARRA / KONTZEPTUA | PROIEKTUA | EURO |
DO-209070503 | Juan Bonal Fundazioa | Iruñeko Elkartasunaren astea | 1.189,00 |
DO-209070507 | Ekologistak Martxan Iruña | Chiapasetik, emakumeak mugimenduan, sareak egiten | 300,00 |
DO-209070508 | Proclade Yanapay Fundazioa | Turismo arduratsua, Ekuadorreko garapen iraunkorraren alde | 680,00 |
GUZTIRA (EUR) | 2.169,00 |
Iruñean, 2009ko azaroaren 9an.-Francisco Javier Llorente Pérez, Zinegotzi Delegatua.
Iragarkiaren kodea: L0926493